Ekonomia Sustapena, Enpresak
Data: 2023/6/13 - 2023/6/13
Ordutegia: 14:00-16:00
Tokia: Getxo Elkartegia
Mikroenpresa baten ibilbidea ekintzaileak edo enpresaburuak berak egindako pertsonen arteko kudeaketak baldintzatzen du gehienetan eta, hortaz, beraren gaitasunek baldintzatzen dute. Gaur egun badakigu gaitasun horiek landu daitezkeela eta negozioen kudeaketa sendotu. Helburu horrekin, programa berritzaile hau diseinatu dugu, enpresen jabe direnei eta beren negozioa garatzeko prozesuan daudenei zuzendutakoa.
Zortzi asteko prozesua izango da eta bi orduko saioak emango dira astero, 14:00etatik 16:00etara. Programaren edukia parte-hartzaileen beharrizan zehatzetara egokituko da eta, ondoren, banakako laguntzarekin osatuko da.
Apirilaren 19an, 14:30ean, Ekonomia Sustapeneko Arloan, Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta), bertatik bertara ezagutu ahalko dituzu programaren nondik norakoak. Animatu eta etor zaitez. Eman ezazu izena informazio-saioan: