Data: 2023/6/4 - 2023/6/4
Ordutegia: 10:15, 11:15, 12:15
Tokia: Ingurumen aretoa
- 8 urtetik gora
- beharrezkoa da aurretik izena ematea: 688883596
- Parte-hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri deszifratu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat autoktono batekin nahastu du.
- Jarduera honen bidez, espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arazoak ezagutaraziko dira, baita gure inguruko espezie batzuk ere.
- Ohiko Escape Room-etan ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik. Beraz, parte-hartzaileak Ingurumen Aretoko hainbat espaziotatik mugitu beharko dira 4 espezie exotiko inbaditzaileren izenak aurkitu arte.
- Horrela, Arkaitz biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahalko da .
- Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue?