Enpresak, Ekonomia Sustapena
Data: 2024/3/6 - 2024/3/6
Ordutegia: 14:00-16:00
Tokia: Getxo Elkartegia
Mikroenpresa baten ibilbidea ekintzaileak edo enpresaburuak berak egindako pertsonen arteko kudeaketak baldintzatzen du gehienetan eta, hortaz, beraren gaitasunek baldintzatzen dute. Gaur egun badakigu gaitasun horiek landu daitezkeela eta negozioen kudeaketa sendotu. Helburu horrekin, programa berritzaile hau diseinatu dugu, enpresen jabe direnei eta beren negozioa garatzeko prozesuan daudenei zuzendutakoa.
9 asteko prozesua izango da eta bi orduko saioak emango dira astero, 14:30etik 16:30era. Programaren edukia parte-hartzaileen beharrizan zehatzetara egokituko da eta, ondoren, banakako laguntzarekin osatuko da.