Data: 2024/1/9 - 2024/3/25
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, lanegunetan, eta 10:00etatik 14:00etara asteburuetan
Tokia: Larrañazubiko Ingurumen Aretoan
- Martin Del Busto artista getxotarrarena
- “Flysch” euskal paisaiaren eta Bizkaiko historia industrialaren inguruko argazki-proiektua da. Erakusketak hainbat inpresio biltzen ditu, estaldurarik gabeko paperaren gainean, bost argazki guztira, eta Martín del Bustok Nico Pagadigorria musikariarekin elkarlanean egindako bideo baten proiekzioa ere.
- Artista getxotarrarentzat, argazkigintza “ez da amaitzen disparadorea sakatzen denean, baizik eta eboluzionatzen jarraitzen du edizio edo inpresioaren bidez”.
- Bere lanean paisaiaren eta gizakiaren aztarnaren arteko dualtasuna aztertzen du. Bere prozesua inguruaren eta bere historiaren azterketa batetik hasten da, ondoren bere esperientzia eta perspektiba propioa txertatzeko.