Turismo, Getxo kirola
Data: 2025/3/30 - 2025/3/30
Ordutegia: martxoaren 30ra 09:00etan
Tokia: Getxo Kirolak, Fadura (Av Los Chopos 53)
Getxoko 2. Maratoi Erdia, Club Atlético Getxok antolatuta.
Proba Bizkaiko herri lasterketa nagusien egutegian instalatzeko asmoarekin sortu da, eta Espainiako Atletismo Federazioaren homologazioa du.
Lasterketa Faduran hasiko da 9:00etan eta udalerriko auzo guztiak zeharkatuko ditu kiroldegiko atletismo pistan ezarritako helmugan 21 km bete arte.
Halaber, bi ibilbide laburrago antolatuko dira, 5 eta 10 kilometrokoak, eta 11:30ean irtengo dira.
Proba amaitzean, parte hartu duten pertsonek jai-giroaz gozatzeko aukera izango dute, eta ez da musika eta bazkaririk faltako. I
izena emateko epea apirilaren 1era arte egongo da zabalik web honen bidez:
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
![]() |
Metro Aiboa |