Turismo, Getxo musika
Data: 2024/6/1 - 2024/6/23
Ordutegia: 13:30ean
Tokia: Muxikebarri-Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa. Basagoiti etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Eguraldi onarekin batera, Muxikebarrik egitarau hau berreskuratu du; horren helburua da musika kalera ateratzea eta askotariko musika-estiloak erakustea pop, rock, soul, blues eta funk estiloek San Nikolas plaza beteko dute eta. Plan bikaina iganderako.
Ekainean izango ditugu gurean Micky & The Buzz taldearen eskutik, rrhythm & blues eta soul; eta Mississippi Queen Trio hirukotearekin blues funk eta rock&roll
Doakoak izango dira kontzertuak
Micky & The Buzz ( ekainak 2)
"Micky & The Buzz "high energy r&b" talde italiar-bizkaitarra da. Bere front-womanek, Micky Plano italiarrak, 50 's-eko jump-blues eta rock & rolletik gidatzen du taldea, dibertsioa eta dantza helburu dituela. Bere kideak, besteak beste, No Relax, The Boogie Punkers, Cherry Boppers eta The Longboards taldeetan aritu dira.
Mississippi Queen Trio (ekainak 23)
2015ean Bilbon jaiotako musika beltzeko banda (soula, bluesa, funka, rock & rolla). Hirukote akustikoaren formatuak (ahotsa, gitarra eta bateria) kantu propio eta bertsio sorta zabala eskaintzen du. Bere zuzenekoak dantzan eta kantuan jarriko zaitu, eta tarteka hunkitu egingo zaitu.
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
Metro Algorta |