Ingurumena, Umeentzat
Data: 2025/1/25 - 2025/1/25
Ordutegia: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30 eta 13:00
Tokia: Ingurumen Aretoa
Jarduera berri honen bidez, 10 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute.
Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak.
Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren bidez ikusi ahal izango dituzte eta, amaitzeko, intsektu bat irudikatzen duen eskulan xume bat egin ahal izango dute, hainbat elementu berrerabiliz.
Ordutegia: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30 eta 13:00.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.