Turismo, Getxo musika, Getxo Beste ekitaldi batzuk
Data: 2023/6/3 - 2023/6/4
Ordutegia: 12:00etatik gora
Tokia: Portu Zaharra - Algorta
Ekainaren 3ean eta 4an, Algortako Portu Zaharra eszenatoki bilakatuko da musikaren munduan tokia bilatzen ari diren hamar talderentzat.
Hamar ordu baino gehiagoz musika entzuteko aukera izango dugu, foodtruck gastronomiaz lagunduta. Izan ere, janari-kamionetak jaialdiaren ezaugarri nagusietako bat direla esan dezakegu dagoeneko.
Aukera paregabea da ingurune eder batean bertako musikarik onenaz gozatzeko. Aurten, Ontario taldeak emango dio hasiera jaialdiari, larunbatean, 13:00etan.
Horien atzetik, honakoak izango ditugu, hurrenez hurren: Atlántico, Javi Real de Asua, Gurús . 20:30ean, plater nagusiaren txanda izango da: Los Brazos. Kartelburuak, eta, zalantzarik gabe, musika-zalez beteko dute euren jaioterriko Portu Zaharreko zabalgunea.
DJ Álvaro Barañanoen saioak emango dio amaiera lehenengo egunari, eta gauerdira arte girotuko du jai-eremua.
Igandean, The Blue Medussa, Ariane Vegas eta Los Toldos taldeak hartuko du erreleboa. Ordubeteko emanaldia eskaini ostean,
Sarrera dohainik. Ordutegi jarraitua 12:00etatik 21:00etara.
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
![]() |
Metro Algorta |