2023/3/20
Aukera-berdintasuna sustatzea eta kultura-aniztasuna abantailatzat hartzea dira Udalak eginda eta gaur Romo Kultur Etxean aurkeztutako Immigrante eta errefuxiatuei zuzendutako Harrerako Lehen Zeharkako Plana. Getxoko Gizarte Kohesioa sustatuz, 2023-2026 izenekoaren ardatz nagusietako bi. Aurkezpen-ekitaldia lantze-prozesuan parte hartu duten gizarte-erakundeen, udaleko eta beste administrazio batzuetako hainbat arlotako teknikarien, immigratuen eta errefuxiatuen, eta tokiko hainbat ordezkari politikoen aurrean egin da.