2024/2/23
Getxok jada lau izapidetze-makina ditu Udalarekin tramiteak egiteko. Izan ere, Algortako eta Areetako HAB-Herritarren Arretarako Bulegoetan lehendik zeuden biei gehitu zaizkie beste bi, bata Udaletxean bertan eta bestea Andra Mari kiroldegian. Autoizapidetze-makina horiek (Kiosko Birtualak ere esaten zaie) erabiltzeko ordutegia 08:00etatik 14:00etara da, Algortako (Torrene kalea) eta Areetako (Las Mercedes kalea) HABetan eta Udaletxean (Foruak kalea). Andra Mari kiroldegiko ordutegia 08:30etik 21:30era da.
Makina horien funtzionamendu-sistema Udaleko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak-IKTen Unitateak garatu du, eta, horri esker, hainbat izapide egin daitezke, modu erraz eta intuitiboan, besteak beste: errolda-agiriak eta -ziurtagiriak lortu (banakakoak, familiakoak-kolektiboak, historikoak), udal-ordainagiriak ordaindu “Ordainketa-gutun” bidez, edo eskaerak eta komunikazioak aurkeztu Udaleko Erregistro Orokorrean.
Zaloa Campillo Herritarren Arretarako zinegotziak adierazi duen bezala, “baliabide honen helburua da herritarrei administrazio-izapide ohikoenak egitea erraztea, eta honako hauekin bat egiten du: Algortako eta Areetako HABetan eskaintzen den aurrez aurreko arretarekin, Call Centerren bidez telefonoz ematen denarekin (010 edo 94 466 00 00, Getxotik kanpo deitzen bada) eta Administrazio Elektronikoko Bulegoaren (OAE) telematikarekin. Gainera, Algortako eta Areetako HABetan bi makina jarri ditugu aldez aurreko hitzordurik gabe joaten direnen itxarote-txandak kudeatzeko. Horri esker, ahalik eta modu bidezkoenean eta ekitatiboenean atenditu ditzakegu pertsonak, presentzia- eta lehentasun-irizpideekin, horrela itxaronaldiaren egonezina saihestuz eta artatutako pertsonen gogobetetze-maila handituz”.
Herritarrak erosoago egon daitezen, eta baldintza ez izan arren, Udalak aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen du, nahi ez diren itxaronaldiak saihesteko eta eskatutako ordu eta egunean kudeaketak egitean emaitza egokiagoa lortzeko. “Aldez aurreko hitzordua hobetu dugu. Ez dugu itxarote-zerrendarik eta hitzordua eskatzen den egun berean lor daiteke”, gaineratu du Campillok.
Herritarren Arretari eta aurretiko hitzordua eskatzeari buruzko informazio guztia
Erregistro Interkonexio Sistema
Getxoko Udala EIS-Erregistroen Interkonexio Sisteman ere sartu da, eta horri esker, erre-gistro-idazpenak trukatu ditzake Estatuko gainerako administrazio publikoekin.
Horrela, Getxoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoetan erregistratu daitezke jada Estatuko edozein administraziori zuzendutako dokumentuak, eta formatu elektronikoan bidal daitezke herritarrek administrazio horien aurrean aurkeztutako dokumentuak. Horre-la, bidalketak erraztuko dira eta dokumentuak organo hartzaileari helarazteko behar diren epeak murriztuko dira. “HABak arduratzen dira erregistratzeaz, baina zerbitzuaren erabil-tzailearen erantzukizuna da Estatuko herri bakoitzak egin nahi duen izapiderako eskatzen dituen betekizunen eta dokumentazioaren berri izatea”, ondorioztatu du Campillok.
Era berean, Getxoko Udalak formatu elektronikoan jaso ditzake herritarrek Estatuko edo-zein administrazio publikoren aurrean aurkeztutako dokumentuak, baita administrazio pu-blikoek sortutako dokumentuak ere, Udalaren mendeko edozein sail edo erakunderi zu-zenduak.