2024/2/29
Getxon eraikiko diren etxebizitzen bi heren babestuak izango dira, 2030. urteari begira Udal Etxebizitza Planean jasotzen denaren arabera, gaur goizean Udalaren ohiko osoko bilkuran nabarmendu denez. Batez ere mozioen atala izan da ardatz gaurko saioan. Lekukotza gisa, PPren bi mozio onartu dira, bata Artisautza Azoka berreskuratzeko eta bestea herritarrei iruzur informatikoak prebenitzeko prestakuntza eta informazio jarduerak egiteko, eta beste bat Elkarrekin Podemosena, etorkizuneko komun publikoetan aldagailu inklusiboak jartzeko.