2024/12/11
Argia Fundazioaren Alehop osasun mentalari buruzko sentsibilizazio programak 2024ko Boluntariotzaren saria jaso zuen atzo modalitate kolektiboan, eta Aitor Arri Axpe Errugbi Inklusiboa proiektuaren sortzaile eta arduradunak banakako modalitatekoan, SAREKIDE Getxoko erakunde boluntarioen elkarteak, Udalarekin lankidetzan, emanda Romo Kultur Etxean egindako ekitaldian. XXXI. edizioko sariek aipatutako elkarte eta pertsonaren ibilbidea goraipatu zuten.