2024/12/19
Gaur egin den ezohiko osoko bilkuran hasiera batean onetsi da 2025. urterako Getxoko Aurrekontu Orokorraren Proiektua, 137.182.112 milioi eurokoa (aurreko urtekoa baino % 6 handiagoa); udal-gobernuak (EAJ/PNV eta PSE-EE) aldeko botoa eman du, PP abstenitu da, eta kontrako botoa eman dute EH-Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Iaz bezala, PPren abstentzioak aurrekontuaren onespena ahalbidetu du; zehazki, udal-gobernuak eta alderdi horrek lortutako akordioaren ondoriozkoa izan da abstentzioa, adostu baitzuten tasak eta zergak ez gehitzea eta itundutako 35 ekintza gauzatzea 2025eko aurrekontuari egindako 17 zuzenketaren bidez, guztira 4 milioi eurokoak (inbertsioen guztizkoa 13 milioikoa da). EH-Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bi osoko zuzenketa aurkeztu dituzte, zeinak baztertu baitira; gauza bera gertatu da EH-Bilduren 52 zuzenketa partzialekin eta Elkarrekin Podemosen 36 zuzenketa partzialekin.