2025/1/16
Udalak bi urtez luzatu dio “Bentaranoa Elkartea” irabazi asmorik gabeko elkarteari lagatzea Benta eraikineko beheko solairuan interes orokorreko jarduerak egiteko erabilera zuzena eta doakoa.
2023an hitzarmena sinatu zen, zeinaren bidez Udalak lokal horren erabilera eta ekipamendua zuzenean eta doan lagatzen zizkion elkarte horri. Amaia Agirre alkateak gogorarazi duenez, “balio anitzeko espazioa da, integratzailea eta belaunaldien artekoa, ezagutza partekatzen da eta esperientziak trukatzen dira, euskararen erabileran eta sustapenean arreta berezia jarriz”.
Lehen bi urteetan, 2023. 2024. urteetan, Artearen eta Kulturaren hedapenaren arloan programatu dira: 5 erakusketa, 3 liburu-aurkezpen, 3 kontzertu eta errezitaldi eta 2 zinema- eta dokumental-emanaldi. Gunea honako hauetarako ere erabili da: txalaparta eta yoga tailerrak, kontsumoari buruzko eztabaidak eta migrazioari eta integrazio kulturalari buruzko hitzaldiak.
Benta, halaber, inguruko herritarrek hainbat jai gozatzeko gune izan da: Inauteriak, San Isidro, Gau Beltza, Olentzero edo Itxas Argiaren 60. Urteurrena; baita haurrentzako light painting (argiarekin margotzea) tailerrak antolatzeko, haurrentzako programak euskaraz garatzeko eta magia saioak egiteko ere. Euskararen eta Genero Ikuspegiaren sustapenari dagokionez, belaunaldien arteko hitzaldiak eta dokumentalak antolatu dituzte, ikuspegi soziala kontuan harturik. Giza Eskubideak, Globalizazioa eta Ingurumen Jasangarritasuna izan dira lokalean antolatutako beste hitzaldi batzuen gaiak.
Bestalde, Herritarren Partaidetzako zinegotziak, Gorka Mostajok, arreta jarri du “lokalaren eta bere jardueren ardura hartu duten boluntarioen lanean eta dedikazioan; hori nabarmendu behar da gero eta banakoagoa den mundu batean, non joera baita besteei denbora gutxiago eskaintzea”.
Datozen bi urteei begira, “Bentaranoa Elkartea”-ren helburua da xedeen araberako programazio-ildoak bultzatzea, gazteriarekin, genero-ikuspegiarekin eta euskararen sustapenarekin lotutako kolektiboei zuzenduta.