2023/3/31
Amaitzea 2023ko ekitaldiko aldizkako zergen banku-helbideratzeari alta emateko edo aldatzeko epea eta irekitzea 2024ko ekitaldirako epea
Jakinarazten da 2023ko apirilaren 1ean amaitzen dela epea 2023ko ekitaldirako aldizkako zergen banku-helbideratzearen alta edo aldaketa eskatzeko. 2023ko apirilaren 2tik 2024ko ekitaldiko Zerga Egutegian adierazten den epea amaitu arte aurkezten diren eskaerek 2024ko ekitaldiko aldizkako zergetan izango dituzte ondorioak.
-------------------------------------------------------------
Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrarekin bat etorriz, eta indarrean dagoen Getxoko Udaleko Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskapeneko Zerga Ordenantza Orokorrarekin bat etorriz, Zerga Egutegia osatu da aldiro mugaeguneratzen diren udal zergak kobratzeko, 2023. urterako.
Egutegiaren xedea da zergadunek behar besteko denboraz ezagutu ahal izatea euren zerga- betebeharren epeak eta datak.
Onestea 2023 ekitaldirako ondorengo zerga-egutegi hau:
Helbideratu gabeko ordainagiriak:
Helbideratutako ordainagiriak:
“Nahierako ordainketa” aukeraren ordainagiriak:
Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:
Nahierako ordainketaren bidez ordaintzeko eskaerak eta ekitaldi honetarako aldaketak jasotzeko eskabideak 2023/04/01era arte egin ahal izango dira.