2025/1/17
Datorren astelehenean, urtarrilak 20, Benturillena eta Piñaga kaleetako saneamendu-sarea hobetzeko obrak hasiko dira, eta, lehenengoaren kasuan, trafikoa moztuko da, aparkalekuren bat kenduko da eta garajeetarako sarbideetan eragingo du.
Benturillenako obra, zehazki, kolektorea konpontzea eta kutxatiletan estalkia aldatzea da. Hori dela eta, galtzadaren bi aldeetako aparkalekuak kendu beharko dira, baita kale horretako zirkulazioa moztu ere, Telletxe eta Jaime Morera artean, asteartean, hilak 21, eta asteazkenean, hilak 22, eta, beraz, datorren astelehenean autoak kendu egin beharko dira kale horretatik. Ondoren, eta gutxi gorabehera 2 astez, kutxatilak konponduko dira, eta jarduketa horrek aparkalekuan ere eragin puntualak izango ditu, obrak aurrera egin ahala.
Era berean, asteartean, hilak 21, eta asteazkenean, hilak 22, zirkulazioa erabat itxiko denez, Benturillena 22ko eta San Martin 33, 35 eta 37ko garajeetako sarrera eta irteera azken kale horretatik egingo dira.
Piñaga kalean kutxatila jarriko da eta, hasiera batean, jarduketak ez du trafikoan eraginik izango.