Zerga-egutegia
2024ko egutegi fiskaleko zergak eta horiek ordaintzeko epeak eta ohiko galderak.2023ko Zergaldiko aldizkariko zergak.
Zerga-egutegian honako aldizkako zerga hauek sartu dira 2024ko zergaldirako:
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ)
- Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)
- Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (PASABIDEAK)
- TAXIen aparkalekua erreserbatzeko tasa
- KIOSKO bidez bide publikoa okupatzeko tasa
- Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO.)
- Kutxazain automatikoak
- Terraza bidez bide publikoa okupatzeko tasa.
Helbideratu gabeko ordainagiriak:
- Borondatezko ordainketa epea: 2024ko ekainaren 3tik uztailaren 5era.
Helbideratutako ordainagiriak
- Helbideratutako kobrantza 2024ko uztailaren 20an egingo da.
- Banku-helbideratzea eskatzeko edo aldatzeko epea ekitaldi honetarako 2024ko apirilaren 15ean amaituko da.
- Ekitaldi honetan banku-helbideratzea kentzeko epea 2024ko ekainaren 10ean amaituko da.
Nahierako ordainketa aukeraren ordainagiriak
Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:
- 4 epeko aukera: 2024/06/03, 2024/07/03, 2024/09/16 eta 2024/11/11.
- 2 epeko aukera: 2024//06/03 eta 2024/09/16
- 1 epeko aukera: 2027/06/20
Nahierako ordainketaren bidez ordaintzeko eskaerak eta ekitaldi honetarako epe modalitatearekin lotutako aldaketetarako eskabideak 2024/04/15era arte egin ahal.
- 1566/2024 Ebazpen dokumentoa: ebazpena
- BAOn argitaratzea (2024/04/05): BAO
Ordainketa egiteko moduak
Ordainketa elektronikoa egiteko moduak:
-
MIPAGO WALLET App bidez: Deskargatu MIPAGO WALLET aplikazioa Google Play-en edo App Store-n. Egin erabiltzailea erregistratzeko prozesua eta kreditu-txartelaren lotura. Jarraian eskaneatu ordainagiriaren barra-kodea edo QR kodea, eta sakatu “ordaindu” aukeraren gainean.
-
BIZUM, Kréditu txartela edo banka eletronikarekin, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez: (www.euskadi.eus/nireordainketa): Sartu hemen: www.euskadi.eus/nireordainketa. Aukeratu CPR 9052180 zenbakia. Sartu ordainagirian agertzen zaizkizun hurrengo datuak: IGORLEA, ERREFERENTZIA, IDENTIFIKATZAILEA eta ZENBATEKOA. Egin ordainketa finantza-erakunde laguntzaileen kreditu txartelaren bidez, edozein entitateren bidez “Beste Entitate Batzuk Txartela” aukeraren bitartez, BIZUMren bidez edo, zure banku elektronikoren bidez.
-
Erakunde laguntzaileetako baten banka elektronikoaren bidez, bertako bezeroa izanez gero: Sartu zure erakundearen banku elektronikoan zure gakoak erabiliz eta aukeratu helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko aukera. Aukeratu CPR 9052180 zenbakia. Sartu ordainagirian agertzen zaizkizun hurrengo datuak: IGORLEA, ERREFERENTZIA, IDENTIFIKATZAILEA eta ZENBATEKOA. Egin ordainketa banku elektronikoko gakoen bidez.
-
Udalaren web-orriaren bidez: Sartu hemen: www.euskadi.eus/nireordainketa. Aukeratu CPR 9052180 zenbakia. Sartu ordainagirian agertzen zaizkizun hurrengo datuak: IGORLEA, ERREFERENTZIA, IDENTIFIKATZAILEA eta ZENBATEKOA. Edo bestela, sartu hemen: https://www.getxo.eus/aeb. Identifikatu ziurtagiri elektronikoaren edo b@kQ bidez. Aukeratu ordaindu gabe dituzun ordainagiriak eta sakatu "Ordainagiriak ordaintzea" botoia.
Ordainketa ez elektronikoa egiteko moduak:
- Zure finantza-erakundearen kutxazain automatikoan: Getxoko Udalaren finantza-erakunde laguntzaileren batean kreditu-txartela baduzu, zure finantza-erakundearen kutxazain automatikoan ordain dezakezu ordainagiri hori.
- Zure finantza-erakunde laguntzailearen leihatilan: Finantza-erakunde laguntzaileak honako hauek dira: Kutxabank, Laboral kutxa, Caja Rural de Navarra, BBVA, Caixabank, Banco Santander, eta Banco Sabadell.
Ohiko galderen erantzunak
Getxoko Udalak aukera hauek ematen ditu bere ordainagiriak ordaintzeko:
Zerga pribatuak badira (OHZ, TMIZ, TAO, ibien gaineko tasa...)
- Ordainketa-gutun bat bidaliz etxera, ordainagiri bakoitzeko, zergadunak atxikitako finantza-erakunde batean zuzenean edo online ordain dezan, bai erakundearen web-orrian, bai ordainketa-pasabidean.
- Helbideratutako kobrantza arruntaren bidez, epe batean bakarrik.
- Kobrantza zatikatua helbideratuz, interesik gabe, nahierako ordainketa delakoaren bidez. Hiru modalitate ditu: lau ordainketa, bi ordainketa, ordainketa bat. Aldizkakoak ez diren zergak badira (EIOZ, HBGZ, lizentzien gaineko tasa...)
- Ordainketa-gutun bat bidaliz etxera, ordainagiri bakoitzeko, zergadunak atxikitako finantza-erakunde batean zuzenean edo online ordain dezan, bai erakundearen web-orrian, bai ordainketa-pasabidean. Ez da onartzen helbideratzea aldizkakoa ez den ordainagiririk.
Ez, ezin da. Adierazitakoak dira zergak ordaintzeko dauden modu bakarrak.
Ez beti. Ordainagiriaren titularrak titularra, titularkidea edo baimendua izan behar du helbideratzeko emandako kontu-zenbakian. Bestela, ez da helbideratzeko baimenik emango.
Zer helbideratze aukeratu duzun.
- Zergadunak helbideratze arrunta aukeratzen badu, dituen ordainagiri beste kontu-zenbaki eman ditzake, edo kontu-zenbaki bera eman dezake guztietarako.
- Zergadunak Nahierako ordainketa aukeratzen badu, Nahierako ordainketa modalitate bat bakarrik izan dezake alta egoeran bere izenean (4, 2 edo 1 epe), Nahierako ordainketa horretan barne hartzen diren ordainagiri guztietarako kontu-zenbaki batekin.
Bai, egin dezakezu.
Zergadunak aukera dezake ordainagiri guztiak edo batzuk bakarrik helbideratzea; bere ordainagiri guztiak edo batzuk helbideratze arruntaren helbideratzea; bere ordainagiri batzuk edo guztiak Nahierako ordainketaren bidez helbideratzea; aukera desberdinak nahastea, eta ordainagiriren bat helbideratu gabe izatea, beste bat helbideratuta helbideratze arruntaren bidez, eta beste batzuk Nahierako ordainketaren bidez.
Ezin dezakezuna egin da Nahierako ordainketa bat baino gehiago zure izenean izan. Nahierako ordainketa zergadun bakoitzari bakarrik dagokio, eta zer ordainketa barne hartzen dituen, zer modalitate eta zer kontu-zenbaki ematen duen aukeratu behar du.
Bai.
Teknikoki, helbideratze arrunta eta Nahierako ordainketaren bidez helbideratzea desberdinak dira. Helbideratze arruntaren aukerak, jatorrizko ordainagiriak banaka mantentzen ditu kobratzeko prozesuan; Nahierako ordainketak, berriz, jatorrizko ordainagiriak ordainagiri batean biltzen ditu, eta zenbatekoa 1, 2 edo 4 epetan zatikatzen du, aukeratutako modalitatearen arabera. Hori garrantzitsua da zergadunak bere ordainketan ikusten dituen zordunketak identifikatzean, edo Udalak zorduntzeko abisu gisa bidaltzen dituen SMSetan.
- Helbideratze arrunta aukeratu baduzu, teknikoki jatorrizko ordainagiriak mantentzen direnez, Getxoko Udalak egiten dituen ordainketetan, zergadunak zergaren azalpen zehatza ikusiko du, eta ordainagiri bakoitzari dagokion zenbatekoa (OHZ, TMIZ, TAO, eta abar).
- Nahierako ordainketa helbideratzea aukeratu baduzu, teknikoki jatorrizko ordainagiriak batean bakarrik biltzen direnez, Getxoko Udalak egiten dituen zordunketetan, zergadunak, aukeratutako Nahierako ordainketa modalitatea bakarrik ikusiko du zergadunak (4, 2 edo 1 epe), eta zati bakoitzaren zenbatekoa. Baina ezin da erakutsi zerga-azalpen zehatza, eta ordainagiri bakoitzaren zenbateko indibidualizatua.
Ordainketa-frogagiri banakatua nahi baduzu, ordainagiri bakoitzaren informazio osoarekin, Udaleko Zerga-bilketa zerbitzuaren bulegoetan eska dezakezu (Foru kalea, 1), ordainagiria ordaindutakoan, eta 58 eguneko itzultzeko legezko epea igarotakoan.
Gainerako zatiak zure finantza-erakundean ordaintzea eska dezakezu.
Kontuan hartu, helbideratu gabeko ordainagiritzat hartzen direla, horien ondorio berdinekin. Horrela, zure Nahierako ordainketa desegitea eta zatiak ordainketa-gutunaren bidez ordaintzea eskatzen baduzu, helbideratu gabeko ordainagirien borondatezko ordainketarako ezarritako aldian, eragiketa horrek ez du inolako errekargurik ekarriko. Aldi horretatik kanpo, epe exekutiboaren berezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira.
Ez, ezin da.
Zerga-egutegian jasotzen den moduan, Nahierako ordainketari eta haren aldaketei atxikitzeko eskaerak apirilaren 12a baino lehen egin behar dira.
Ordainagirien fitxategiak zergadunak apirilaren 1era arte emandako informazioa kontuan hartuz prestatzen ditu sailak. Zergadunak Nahierako ordainketarekin lotutako kontu-zenbakiaren aldaketa garaiz ez badu eskatu, bere eskaeran barne hartutako modalitatea edo ordainagiriak ez dira kontuan hartuko.
Ordainagiria gure datu-basean agertzen ziren datuekin kobratuko da, apirilaren 12ra arte eskatutako aldaketak behin kontuan hartuta. Uztailaren 4an zergadunak ez badu ordainagiria ordaintzen, ez ordaindutzat hartuko da, eta beraz, epe exekutiboari dagozkion errekargu eta interesak aplikatuko zaizkio.
Bai, egin dezakezu, hala ere, Nahierako ordainketa desegin beharko duzu han barne hartutako ordainagiri guztietarako. Bestalde, guztien Ordainketa-gutunak eskuratu beharko dituzu, zuzenean ordaintzeko. Zure Nahierako ordainketa desegitea eta zatiak ordainketa-gutunaren bidez ordaintzea eskatzen baduzu, helbideratu gabeko ordainagirien borondatezko ordainketarako ezarritako aldian, eragiketa horrek ez du inolako errekargurik ekarriko. Aldi horretatik kanpo, epe exekutiboaren berezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira.
Ez, ezin da.
Zerga-egutegian jasotzen den moduan, Nahierako ordainketari eta haren aldaketei atxikitzeko eskaerak apirilaren 12a baino lehen egin behar dira.
Zati bat kobratzeko jada zegoenez, ez denez ordaindu, zergadunak ez du bete Nahierako ordainketaren erabakia. Ez-betetze horren ondorioz automatikoki deuseztatzen da Nahierako ordainketa, eta geratzen den gainerako zorra betearazpen-bidean jarriko da.
Ez, ezin da.
Zerga-egutegian jasotzen den moduan, Nahierako ordainketari eta haren aldaketei atxikitzeko eskaerak apirilaren 12a baino lehen egin behar dira.
Ordainagirien fitxategiak zergadunak apirilaren 1era arte emandako informazioa kontuan hartuz prestatzen ditu sailak. Zergadunak Nahierako ordainketarekin lotutako kontu-zenbakiaren aldaketa garaiz ez badu eskatu, bere eskaeran barne hartutako modalitatea edo ordainagiriak ez dira kontuan hartuko.
Ordainagiria gure datu-basean agertzen ziren datuekin kobratuko da, apirilaren 12ra arte eskatutako aldaketak behin kontuan hartuta. Uztailaren 4an zergadunak ez badu ordainagiria ordaintzen, ez ordaindutzat hartuko da, eta beraz, epe exekutiboari dagozkion errekargu eta interesak aplikatuko zaizkio.
Ez, ezin da.
Nahierako ordainketa aukeratu bada, Nahierako ordainketaren berezko ezaugarriarengatik da zaila ulertzea, eta horren arrazoia aurreko erantzunean azaltzen da.
Helbideratze arrunta aukeratu bada, erabiltzen diren karaktere kopuruaren mugarengatik izan daiteke zaila ulertzea, baina hori ez da Getxoko Udalaren errua.
Identifikatzeko arazoa helbideratutako zordunketetarako SEPA arautegia indarrean sartzean gertatu da. Banku arautegi hori Europakoa da, eta beraz, Getxoko Udalaren esku ez dagoena. Hala ere, Getxoko Udala, agindu-emailea denez, horri lotu behar zaio. Arautegi aldaketa horrek, besteak beste, erakunde agindu-emaileek, helbideratutako ordainagirien azalpenak identifikatzeko erabilitako karaktere kopurua 640tik 140ra murriztu behar izatea ekarri zuen. Inguruabar hori banku arloko arautegi batek ekarri zuen.
Getxoko Udalak fitxategi elektroniko bat bidaltzen dio finantza-erakundeari, eta besteak beste datu hauek jasotzen dira: agindu-emailearen identifikazioa, agindu-emailearen IFK, ordainagiriaren titularraren izen-abizenak, ordainagiriaren titularraren IFK, ordainagiriaren zenbatekoa, zerga-azalpena, urtea, zordunketa kontuaren zenbakia. Hala ere, ezin da erakutsi informazio hori guztia erabilgarri dauden 140 karaktereetan, beraz, aukeratu behar da, erakutsiko den informazioa mugatuz.
Ordainketa-frogagiri banakatua nahi baduzu, ordainagiri bakoitzaren informazio osoarekin, Udaleko Zerga-bilketa zerbitzuaren bulegoetan eska dezakezu (Foru kalea, 1), ordainagiria ordaindutakoan, eta 58 eguneko itzultzeko legezko epea igarotakoan.
Finantza-erakundeen eskumena da helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko ordutegi-tarte bat ezartzea, eta Getxoko Udalak ezin du esku hartu erabaki horretan. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da ordutegi hori ordainagiriak erakundeko mostradorean artatzeko eta ordaintzeko bakarrik dela. Beraz, ordainagiria erakundeko kutxazain automatikoan ordain daiteke, barra-kode bat duelako, edo Internet bidez ere egin daiteke, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, helbide honetan: www.euskadi.eus/mipago. Bi aukerek ez dute ordutegi mugarik, eta ordainagiria eguneko 24 ordutan ordain daiteke.
Bai, errekargua ordaindu behar duzu.
Ordainagiriak helbideratzea zergadunak Getxoko Udalari egiten dion agindua da, Udalak, ordainagirien zenbatekoa adierazitako kontuan zordundu dezan. Agindu horren ondorioz, zergadunak operatibo mantendu behar du aipatutako banku-kontua, eta nahikoa saldoarekin aipatutako ordainagiriak Udalak, helbideratutako ordainagiriak zorduntzen dituen egunetan ordaindu ahal izateko. Datu horiek, ekitaldi bakoitzaren Zerga Egutegian onartuta daude, eta Udalaren web-orrian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.
Ordainagiriak zerga-egutegian jasotzen diren egunetan kobratzeko jartzen badira, eta zergadunak ez baditu ordaintzen, horrek dakarren itzulketarekin, ordainagiria kobrako moduan jarriko da, epe exekutiboan. Beraz, aldi horren berezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira.
Getxoko Udalak bere prozeduraren ondorioz kobrantza-prozesuan gertatzen diren erroreak bakarrik hartuko ditu bere gain, ez zergadunak edo bere finantza-erakundeak eragindakoak.
DBLO dela eta, zerga arloko informazioa ordainagiriaren titularrari edo behar bezala baimendu eta egiaztatutako pertsonari bakarrik emango zaio. Baita ondasunen titularkideei ere.
Arautegiak ondasun higiezinen gaineko zergaren kasuan bakarrik ematen du zerga-kuota hainbanatzeko aukera.
Eskaera bat aurkeztu behar duzu sarrera-erregistroan, zerga-kuotaren hainbanaketa eskatuz, titularkide guztiak identifikatuz (izena, abizenak eta NAN).
Bai, eska dezakezu.
Eskaera bat aurkeztu behar duzu sarrera-erregistroan, higiezina eta ordainagiria egin nahi den pertsonaren izena adieraziz. Titularkide guztien ordezkaritza egiaztatu beharko duzu, horren inguruan dagoen eredu normalizatu bat erantsiz.
Bai, eska dezakezu.
Zergadunek zergen ordainketa egiaztagiriak jasotzea eta horretarako epea horiek aukeratutako ordainketa modalitatearen eta aplikatu beharreko legezko arautegiaren menpe daude, hain zuzen ere Ordainketa Zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legearen estatu araubidearen menpe, eta hala, hori ezin du Getxoko Udalak hautaz aplikatu.
- Helbideratu gabeko ordainketa modalitatean, ordainagiria etxera bidalitako inprimakia da. Inprimaki horrekin zergadunak finantza erakundera joaten dira. Egiaztagiri hori modu mekanikoan egiaztatu behar du erakundeak, eta horregatik da ordainketa egiaztagiria.
Ordainagiria Internet bidez ordaintzea aukeratu baduzu, ez du izango zure finantza-erakundearen balidazio mekanikorik, baina ordainketa egiten den webetik zuzenean egiaztagiria eskuratu ahalko du. Kontuan hartuz modalitate horretan itzulketarik ezin dela egin, zergadunek ordainketa ziurtagiria jasotzen dute ordainketa egiten dutenean.
- Helbideratutako ordainketa arruntaren edo Nahierako ordainketaren modalitatean zergadunek bi ordainketa egiaztagiri izaten dituzte. Lehenengoa finantza erakundeak ematen duena da, eta bertan egiaztatzen da aipatutako egunean bere kontu korrontean zenbateko zehatza kargatu dela. Ziurtagiri hori automatikoki lortzen dute bezeroek, finantza erakundeari eskatuz. Bigarren ordainketa ziurtagiria, helbideratutako modalitatean zergadunek lortu ahal dutena, Getxoko Udalak berak ematen du. Ziurtagiri horiek egiteko epea Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 34. artikuluan ezarritako itzulketa epeen menpe dago, eta hori zordunketa egunetik 8 asteko epea da. Hau da, kontuan hartuz modalitate horretan zergadunek zordunketatik 8 asteko epean kontura kargatutako ordainagiria itzultzeko aukera dutela, Getxoko Udalak epe hori igaro arte ezin du inolako ordainketa ziurtagiririk eman, ordainketa ez baita irmoa egun horretara arte.
Udaletxea
Fueros, 1
48992 (Algorta) Getxo
Email: zergadunak@getxo.eus