Alkatea
Ongi etorri Getxoko Udaleko webgune ofizialera heldu zaretenoi. Amaia Agirre Muñoa naiz, Getxoko alkatea. Bizi, lan egin eta gozatzeko toki onenetariko bat da Getxo, berrikuntzaren eta oparotasunaren sinonimo, XXI. mendean identitate propioaz aurrera egiten duen udalerria, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna lortzeko bidean dagoena, mundura irekia eta konpromiso handia duena bai herrialdearekiko, bai gure kulturarekiko zein tradizioekiko.
Getxo herri berezia da, batua eta sozialki anitza, non pertsona eta bizi-proiektu guztiek tokia izango duten. Gure konpromisoa pertsonekiko da, inor atzean utzi gabe. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, errespetua, aniztasuna eta kulturartekotasuna oinarri izanda.
Bizitza osasungarriarekin hazi ahal izateko Getxo baten alde egingo dugu, jarduera fisikoaren, kirolaren eta gure ingurune naturalaren garrantzia nabarmenduz eta mugikortasun jasangarria hobetuz.
Balioa sortzearen eta berrikuntza ekonomikoaren erdigune izango den Getxo. Jarduera ekonomikoa bultzatuko duena kirolaren, osasunaren, kulturaren, merkataritzaren, turismoaren eta zerbitzu profesional aurreratuen inguruan.
Getxo garden eta parte-hartzailea, herritarrengandik gertu egongo dena. Herritarrei arreta arina eta eraginkorra emango dion administrazioarekin.
Gozatzeko moduko Getxo, Euskadiko kulturaren abangoardian kokatuko gaituena.
Amaia Agirre Muñoa naiz, Getxoko alkatea. Nire bizitza beti egon da familiari, Getxori eta atzerriari oso lotuta.
Gerra Zibilaren garaietan nire familia osoak atzerria ihes egin behar izan zuen eta ezin izan ginen Euskal Herrira 1981era arte itzuli. Haurtzaroa Donibane Lohizunen igaro nuen eta nerabezaroa Donostian.
Azken 30 urteak Getxon eman ditut. Psikologian lizentziatu nintzen eta gradu-ondoko ikasketak egin nituen, eta gatazken ebazpen eta artekaritza alternatiboan espezializatu nintzen. Nire prestakuntza zabaltzea erabaki nuen eta esperientzia berrien bila joan nintzen Suitza, Frantzia eta Estatu Batuetara.
Berriz ere etxera bueltatu eta Deustuko Salestarretan hasi nintzen lanean, gizarte proiektuen atala koordinatuz. Baina gehiago interesatzen zitzaidan gatazken ebazpena eta bazkide batzuekin batera proiektu berri bati ekitea erabaki nuen.
Ekimen horretatik sortu zen, UPV/EHUren eskutik, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa, Unibertsitatetik sortu zen lehen spin offetakoa. Unibertsitate Zentroa artekaritza komunitarioan, zigor-artekaritzan, talde handien eta bizikidetza-proiektuen laguntzan espezializatu zen, hala udaletan nola ikastetxeetan.
Enpresan 12 urte egin nituen eta tarte horretan gatazken ebazpenari lotuta dauden esparru askotan lan egiteko aukera izan nuen. Aldi horren ostean neure bizitzari beste ibilbide bat ematea erabaki nuen eta Agirre Lehendakari for Social and Political Studies (ALC) Zentroan lan egiteko aukera izan dut.
2015ean Getxoko udaleko Gobernu Ireki eta Gardentasuneko zinegotzi aukeratu ninduten eta ataza hori ikerketa-zentroko nire lanpostuarekin batera burutu dut.
Euskara nire ama-hizkuntza da eta, horrekin batera, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egiten dut. Hizkuntzak ez ezik, izugarri gustatzen zait gastronomia eta oso gustukoa dut senideekin eta lagunekin bazkaldu ondoren sortzen den giroa. Nire hobbien artean, halaber, musika entzutea, kirola egitea edo bidaiatzea daude.
Familia da egunero motibatzen nauena; ezinbestekoa da nire bizitzan eta are gehiago orain, aurrean daukadan erronka berri honekin.
Nire ametsa hazteko, bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko Getxo da.
Funtzioak
Udal Gobernuan nahitaezkotzat hartzen da ordezkaritza eta burokrazia organoen arteko koordinazio funtzionala. Horretarako, agintaritza gorenak zuzendaritza batasuna ezarriko du jarduera behar bezala bideratzeko. Agintaritza edo lehen tokia Alkateak beteko du.
LBRLren 21.1, 2 eta 3. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz, Alkatea Korporazioaren lehendakari da eta honako eskurantzak izango ditu:
- Udal gobernua eta administrazioak zuzentzea.
- Udala ordezkatzea.
- Osoko Bilkuraren, Gobernu Batzordearen eta edozein udal organoren bilkura deitzea eta bilkurotan buru izatea.
- Udalaren zerbitzu eta lanak zuzentzea, ikuskatzea eta bultzatzea.
- Bandoak ematea.
- Bere eskumenaren mugak kontuan izanik, gastua xedatzea, ordainketak agintzea eta kontu ematea.
- Udalbatzaren langileria osoaren burutza nagusia edukitzea. Udaltzaingoaren burutza egikaritzea eta, era berean, armak erabiltzen dituzten funtzionarioen izendapena eta zehapena.
- Premiazko kasuetan epai edo administrazio ekintzak egikaritzea.
- Ezbehar edo zorigaitz publiko posibleetan, pertsonalki eta haren erantzukizunaren menpean beharrezko neurriak hartzea eta berehala Osoko Bilkura jakinaren gainean jartzea.
- Bere agintaritzarekiko desobeditze hobenak zigortzea edota Udal Ordenantzak urratzeagatik salbu eta aipatu gaitasuna beste organo batzuek eratxikita dutenean.
- Aurretiaz ezarritako legezko prozedurarekin bat etorriz, obrak eta zerbitzuak kontratatzea aurrekontuaren baliabide arrunten % 5etik beherako zenbatekoetan eta, beti ere, kontratazio zuzenari aplika dakiokeen muga orokorra gainditu gabe.
- Lizentzia edo baimenak ematea lizentzietan horrela xedatzen denean.
- Berariaz Osoko Bilkurari eratxikitzen ez zaizkion plangintza orokorreko eta hirigintza kudeaketako garapen tresnen onespenak eta, era berean, Hirigintza Proiektuetan ere.
- Legeek eratxikitzen dizkioten gainerakoak eta Estatuaren legeriak edo Autonomia Erkidegoetako legeriak udaleko beste organoei beharrean, udalerriari esleitzen dizkiotenak.
Era berean, Alkateari dagozkio Alkateordeen izendapena eta Gobernu Batzordeko kideen izeneztapena.
Horrez gain, Alkateak bere eskurantzen egikaritza eskuordetu ahal izango du, Osoko Bilkuraren eta Gobernu Batzordearen saioak deitzea eta horietako burutza salbu; beste alde batetik, ondoko eskurantzak izango ditu Alkateak:
- Berdinketa erabakitzea kalitatezko botoaren bidez.
- Araudi organikoaren esparruan, Udalbatzaren administrazio zerbitzuen antolaketa.
- LBRLren 21.1.1) artikuluan adierazitako zenbatekoa gaindituz, urtebetetik gorako iraupena izango ez duten edota urteko aurrekontuan jarritakoa baino kreditu handiagoak beharko ez dituzten obra, zerbitzu eta hornikuntzen kontratazioa eta emakida.
- Langileria arloan, Osoko Bilkurari ez dagozkion eskurantza guztiak.
- Lizentziak ematea salbu eta Odenantzek edo arlokako legeek berariaz Osoko Bilkurari edo Gobernu Batzordeari eratxikitzen dietenean.
- Garapen eta kudeaketa ekonomikoa, onartutako aurrekontuaren arabera.
- Udalaren akordioak argitaratzea eta betearaztea.
- Salmentetarako enkante eta leihaketetan, errentamendu, hornikuntza eta udalaren mota guztietako zerbitzu eta lanen adjudikazioetan buru izatea.
Bestelako eskurantzak:
LBRLren 78. artikuluaren arabera, Alkateak isunaz zehatuko ditu Toki Korporazioetako kideak bilkuretara arrazoirik gabe ez bertaratzeagatik edo haien betebeharrak behin eta berriro urratzen dituztenean; hori guztia, Autonomia Erkidegoaren legeak eta, horren ordez, Estatuaren legeak xedatzen duenarekin bat etorriz.
Horren harira, Alkateak ordezkari pertsonala izenda dezake auzokide egoiliarren artean, batez ere, hirigunetik kanpoko Toki Erakundea ez diren auzune bakoitzean. Era berean, zerbitzuen bilakaera bereziagatik hirietan ere ordezkari pertsonala izenda dezake Alkateak Udalbatzaren beraren Araudi Organikoak xedatzen duenaren arabera.
Bestalde, Alkatearen zeregina izango da Toki Erakundean sor daitezkeen eskurantzen gatazkak konpontzea baldin eta kide anitzeko organoak, organo horietako kideak edo udalerria baino beheragoko lurralde esparruko Erakundeak ukitzen ez baditu.
Horrez gain, udal zerbitzuen egituraketa eta antolaketa.
Legeak zehazten dituen zehazpen jakinak ezartzea ere Alkatearen lana izango da.
Ildo beretik, Alkateek ezkontza zibila baimentzeari dagokionez, Kode Zibilaren aldarazpenari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin bat etorriz, ezkontza egingo den udalerriko Alkateak edozein espainiarren ezkontza baimentzeko eskumena izango du; esangura horretan, ezkontza Alkateak ala berak eskuordetutako Zinegotziak baimenduko du.
Arestian aipatu betekizunez gain, Getxoko Alkateak ondoko eskurantzak izango ditu:
- Udalaren akordioak argitaratzea eta betearaztea eta Udal Ordenantza eta Arautegiak aplikatzea.
- Osoko Bilkurari ez dagokionean, Udaleko organoen arteko eskurantza gatazkak konpontzea.
- Autonomia Erkidegoko legearen arabera, Zinegotziak isunez zehatzea bilkuretara arrazoirik gabe ez bertaratzeagatik edo euren betebeharrak behin eta berriro ez betetzeagatik; horrez gain, Zinegotziei Udalbatzaren zerbitzuen esku dauden datu, aurrekari edo informazio guztiak luzatzea agindu dezake Alkateak, beti ere, araudiaren arabera.
- Aurrekontu proiektua egitea eta sarreren gauzapenerako toki berezitasunen eta beharrezkoak izan daitezkeenen kudeaketa eta eraginkortasuna garatzea, hornikuntzen ziozko fakturak, obra eta zerbitzuen ziurtagiriak eta hartutako konpromisoak betetzeko beharrezkoak izango diren agiriak onartuz; beste alde batetik, udal fondoen zenbaketa arrunt eta apartekoetara bertaratzea eta diru kutxaren hiru giltzetako bat edukitzea.
- Agintezko edo debekapenezko banako aginduak ematea administratuen jardueraren gainean esku hartzea bidezkoa denean.
- Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.1 artikuluan adierazitako zenbatekoa gaindituz, urtebetetik gorakoa izango ez den edo urteko aurrekontuan jarritakoak baino kreditu handiagoak behar ez dituzten kontratazio lanen proiektuak onartzea eta lan, zerbitzu eta hornikuntzen adjudikazioetarako kontratazio mahaian buru izatea.
- Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen araudiaren 30.2.c) artikuluak aipatzen duen txostena ematea.
- Funtzionarioak saritzea eta zuzentzea salbu eta zerbitzuaren banantzeari buruzko zehapena ezartzea eta funtzionarioak kargutik kentzea haien izendapena Udalbatzari ez dagokionean; edozelan ere, funtzionarioak eta lan-kontratuko langileria izendatzea, aldi baterako langileria izendatzea eta uztaraztea eta funtzionario eta lan-kontratuko langileriaren egoerak aitortzea Alkatearen eskurantza izango dira.
- Udalerriaren bizitzari zuzenean eragingo dioten lege edo orokorrean xedapenek ezarritako betebeharren betepena eskatzea eta bereziki: -Ofizilatzat aitortzea bi urtez egoiliar diren eta erroldaketan barneratzea, baztertzea eta biztanleen kalifikazioari buruzko ebazpenak onartzen dituzten espainiarren auzotartasuna. - Nahitaezko eskolatzearen betepena zaintzea.
Era berean, udal mugartean izango diren ekitaldi publikoetan Alkatea izango da buru.
Ekainak 3
- 12:30 Zaporeak hartzen dituztenak. Lekua: San Nikolas plaza. Parte-hartzaileak: Alkatea eta zinegotziak
Ekainak 2
- 09:00 Koordinaziorako barne-bilera. Lekua: Elkartegi. Parte-hartzaileak: Alkatea eta zinegotziak
Maiatzak 31
- 19:30 Getxophoto harrera. Lekua: Punta Begoña galeriak. Parte-hartzaileak: Alkatea, sponsors
Maiatzak 30
- 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra. Lekua: Batzorde-aretoa. Parte hartzen dutenak: alkatea, Gobernu Taldeko zinegotziak eta Udaleko idazkari nagusia
Maiatzak 29
- 09:00 Komunikazio koordinazioa. Lekua: Gobernu Batzordearen aretoa. Partaideak: alkatea, aholkularia eta Saileko zinegotzia.
- 09:30 Alkatearen eta zinegotzien agenden koordinazioa. Lekua: Gobernu Batzordearen aretoa. Partaideak: alkatea, aholkularia eta alkatearen idazkaria.
Alkatearen aurreko agendak (historikoa)
- Apirilak 2023 PDF
- Martxoak 2023 PDF
- Otsailak 2023 PDF
- Urtarrilak 2023 PDF
- Abenduak 2022 PDF
- Azaroak 2022 PDF
- Urriak 2022 PDF
- Irailak 2022 PDF
- Uztailak 2022 PDF
- Ekainak 2022 PDF
- Maiatzak 2022 PDF
- Apirilak 2022 PDF
- Martxoak 2022 PDF
- Otsailak 2022 PDF
- Urtarrilak 2022 PDF

Email: alkatetza@getxo.eus
Web: Web orria