


Zer da BentaraNoa?
BentaraNoa Getxoko Udaleko Herritarren Partaidetza eta Gardentasun Arloak sustatzen duen prozesua da. Horren bitartez, Getxoko Andra Mari auzoan dagoen eta jada erabiltzen ez den "Benta" espazioa berriz ere erabiltzeko proposamen berriak entzun eta kontrastatuko dira.
#BentaraNoa elkarrizketa kolektiborako ariketa bat da aurretik aipatutako erronkari aurre egiteko, eta hiritarrei parte hartzeko gonbidapena egiten die beraien jakituria partekatu dezaten galdera egokiak eginez, eta espazio ezberdinetan egingo diren (aurrez aurrekoak eta digitalak) topaketa eta elkarrizketetan parte hartuz.
Proiektuan hausnartzeko eta prozesuaren beraren giltzarrei buruz ikasteko espazioak egongo dira, etorkizuneko erronketan aplikagarriak izna daitezkeenak. Hala, proiektua gauzatzeko aurreikusitako epea 2016ko urriaren eta 2017ko urtarrilaren artean izango da. #Bentaranoa lau fasetan garatuko da, eta fase guztietako helburu eta ekintzak webgune honetako bitakoran partekatuko dira:
Prozesuaren diseinua eta egokitzapena
Fase honetan prozesuaren printzipio nagusiak definitu eta egokituko dira. Horretarako, Getxoko Udaleko arduradun tekniko eta politikariekin eratutako talde batekin ideiak kontrastatuko dira eta ondoren, Benta espazioaren etorkizunarekin lotura duen talde baten laguntzarekin ere prozesu bera egingo da.
Entzutea eta elkarrizketak
Ondoren, bigarren faseari emango zaio hasiera eta banakako eta taldeko elkarrizketak egingo dira bertan Getxoko bizilagun ezberdinekin; abarrak izango dira. Elkarrizketa horiek egitearen xedea, baliabidearen inguruan pentsatzen dugunean "Bentaren" historiarekin, auzoen beharrekin eta etorkizuneko proiekzioekin harremana duten ikuspuntu ezberdinei buruzko informazioa jasotzea da. Topaketa hauek guztiak aztarna ireki eta gardena utziko dute, bai webgunean baita sare sozialetan ere, eta horrela, elkarrizketak ildo digital honetan jarraitu ahal izango du.
Aurrez aurreko topaketa
Bigarren fase honetan aurrez aurre eta modu digitalean egiten diren elkarrizketen bitartez baliabidearentzako erabilera berrientzako ideia eta proposamenak jasoko dira, eta horri esker modu kolektiboan lan egin ahal izateko dokumentu bat sortuko dugu, non intuizioak eta galderak jasoko diren. Oinarri horri helduz, jardunaldi bat prestatu dugu "Benta" espazioan. Bertan, ikuspuntu eta jakintza ezberdinak dituzten pertsonak egongo dira, eta guztien artean sortuko dute ideia eta giltzarrien marko bat, baliabide berria diseinatzeko baliagarriak izango direnak.
Hausnarketa, proposamena eta sozializazioa
Prozesu honetan zehar jorratu den informazio guztia jaso eta antolatzen denean, Getxoko Udalek proiektuaren lehenengo zirriborroa egingo du, gehienez ere hiru hilabeteko epean "Benta" espazioa ireki eta erabilgarri egoteko.
Proiektu hau hasieran prozesuan parte hartu dutenen aurrean aurkeztuko da, eta ondoren jendaurrean.