Garapenerako lankidetza arloa
Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloa Gizarte-Kohesio Arloaren barruan sortu da, udalak garapenerako lankidetzan izan beharreko politika orientatzeko eta garatzeko asmoz. Garapeneko, sentsibilizazioko eta larrialdi-laguntzetako proiektuak biltzea eta bultzatzea dira Lankidetza Arloaren funtzioak, garapen bidean dauden herriei zuzendurik, haien garapenean laguntzeko asmoarekin betiere.
Helburuak
2020an 2020-2023 Legegintzaldiko Plan berria onartu zen. Planak 114 ekintza biltzen ditu, eta horiek lehentasunezkoak dira; horien artean, nabarmentzekoak dira lankidetzaren eremuari buruzkoak:
- Euskal Fondoarekin eta "Platforma" rekin, hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan parte hartzen duten Europako hirien eta eskualdeen sarearekin, elkarlanean jarraitzea, Europako Batzordearen laguntzarekin, Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko.
- Hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetza-programei udal-aurrekontuaren % 0,7 bermatzeko konpromisoa, Garapenerako GKEen eskutik.
Garapenerako lankidetza
Tangora Etxea.
Algortako etorbidea 98, 48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 017
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.net