Hezkuntza sistemaren egitura

Haur Hezkuntza (0 eta 6 urte artean), Oinarrizko Hezkuntza (6 eta 16 urte artean), Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitate.

...

Haur Hezkuntza (0 eta 6 urte artean)

  • Borondatezkoa da.
  • Administrazio publikoek bermatu eta koordinatuko dute postuen eskaintza.
  • Bi ziklotan banatuta dago:
    - 0 eta 6 urte artean
    - 3 eta 6 urte artean

Oinarrizko Hezkuntza (6 eta 16 urte artean)

  • Derrigorrezkoa eta doakoa da.• Helburua: pertsona guztiak prestatzea, norbanako moduan garatu eta pertsona izateko, hiritar aktibo izateko eta gizarteratzeko, eta, oinarrizko gaitasunak lortuta, helduaroan sartzeko.
  • Helburu hori lortzeko, norbanakoen ezaugarrietara egokitzen da hezkuntza, eta azken mailetan hainbat programa sartzen dira, besteak beste, curriculum aniztasunekoak eta hasierako lanbide prestakuntzarakoak.
  • Lehen Hezkuntzan ikasturte bat gehiago egin daiteke, eta DBHn, berriz, bi gehiago. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntzan 18 urte bete arte egon daiteke. 
  • Irakasgai guztiak gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzen da. Gero, titulu horrekin, Batxilergoa eta erdi mailako heziketa zikloak ikas daitezke.
  • Bi etapatan banatuta dago:
    - Lehen Hezkuntza: Hiru ziklo ditu, eta ziklo bakoitzak bi maila.
    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): lau maila.

Derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza

  • Batxilergoa
    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradua tituluarekin sartzen da.
    - Hiru modalitate daude:
      1.- Teknologiak eta Zientziak
      2.- Humanitateak eta Giza Zientziak
      3.- Arteak: bi bide. Arte plastikoak, diseinua eta irudia. Arte eszenikoak, musika eta dantza.
    - Bi ikasturte dira, baina lau ikasturtetan ere egin daiteke
    - Amaitzean, batxiler titulua lortzen da, eta horrekin unibertsitatean edo goi mailako heziketa zikloetan sar daiteke.
  • Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun tituluarekin edo berariazko sarbide probaren bidez (17 urtetik gorakoak) sar daiteke.
    - Ez du iraupen finkorik, ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitartean.
    Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Ikasketak
  • Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
    - Batxiler tituluarekin edo 20 urtetik gorakoentzako berariazko sarbide probaren bidez sar daiteke.
    - Ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitartean irauten du.
  • Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun tituluarekin edo berariazko sarbide probaren bidez (17 urtetik gorakoak) sar daiteke.
  • Ez du iraupen finkorik, ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitartean. Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Ikasketak

Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa

  • Batxiler tituluarekin edo 20 urtetik gorakoentzako berariazko sarbide probaren bidez sar daiteke.
    • Se accederá mediante el título de Bachiller o mediante pruebas específicas para mayores de 20 años
    • Ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitartean irauten du.


    « Hezkuntzara itzuli

...

Hezkuntza

Foru kaleko 1
48992 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 00 63
Posta elektronikoa: hezkuntza@getxo.eus