Berdintasunerako zerbitzuak
Sexologia Informazio-Bulegoa
Martikoena kalean, 16. zenbakian (Alangoko anbulatorioaren alboan).
Telefonoa: 944660137
posta Elektronika: sexuinfo@getxo.eus
Ordutegia: Asteartea, 17.00etatik 20.00etara (garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea)
Sexologia Informazio-Bulegoa
Sexologiari buruzko Getxoko informazio- eta aholkularitza-bulegoak sexuari buruzko mota guztietako galderei erantzuten die.
Zalantzek, aurreiritziek edo informazio faltak berak zailtasunak dakartzate norberaren sexualitatea eraikitzeko garaian (gorputzari buruzko zalantzak, nortasuna, desira, orientazio sexuala...) edo pertsonen arteko harremanetan (asegabetasuna, ulertezintasuna, plazer falta, komunikazio txarra,...).
Bulego honen helburua da adin guztietako pertsonei laguntza ematea, sexualitateaz gehiago goza dezaten, beren nahiekin eta interesekin lan eginez edo sexu zailtasunak gaindituz. Halaber, antisorgailuei buruzko oinarrizko informazioa emango zaio eskatzen duenari.
Hurrengo hilabeteotarako ordutegia hurrengoa izango da:
- Goizez: urriaren 10 eta 24an; azaroaren 14 eta 28an, abenduaren 5 eta 19an, eta urtarrilaren 2, 16 eta 30ean.
- Arratsaldez: urriaren 3, 17 eta 31n; azaroaren 7 eta 21ean; abenduaren 12 eta 26an, eta urtarrilaren 9 eta 23an.
Sexologiaren profesionalek egiten dituzte kontsultak eta konfidentzialak dira. Kontsultak, telefonoz egin daitezke (944660137), email bidez (sexuinfo@getxo.eus) edo elkarrizketa pertsonalekin (indibidualak, bikotean edo lagunekin). Aholkularitzaren iraupena gaiaren araberakoa izango da.
Zure sexualitateari arreta ematen diogu.
Gizarte Zerbitzuak
Laguntza emango dizute dohain: psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, bizileku bat aurkitzeko, eta abar. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.
Algorta: 94 466 01 01
Romo: 94 466 01 53
Andra Mari: 94 466 01 30
Emakumeenganako indarkeria
Tratu txarrak giza eskubideen urraketa larria dira. Inork ez du eskubiderik zu gaizki tratatzeko, ez dago hori justifikatzen duen arrazoirik. Tratu txarren erantzule bakarra egilea da; zuk ez duzu errurik. Tratu txarren edo sexu abusuen kasuetan, Getxon zerbitzu hauengana jo dezakezu:
Polizia
Eraso bat jasateko arriskuan bazaude edo Gizarte Zerbitzuak itxita badaude, jo ezazu Udaltzaingoarengana edo Ertzaintzarengana. Haiek lagunduko dizute.
Getxoko Udaltzaingoa: 94 466 02 02
Ertzaintza: 112
Osakidetzako Larrialdiak
Lesio fisiko edo psikikorik baduzu, joan zaitez zentro mediku batera, azaldu lesioen jatorria eta eskatu txosten medikuaren kopia.
- Osakidetzako Larrialdiak: 94 410 00 00.
Arreta telefonikoa
Telefonozko Informazio Sistema bat dago etxean tratu txarrak eta sexu erasoak jasan dituzten emakumeentzat. Doako zerbitzua da eta arreta psikologiko eskaintzen du telefonoz eguneko 24 orduetan, asteburuak barne.
- Arreta zerbitzuaren telefonoa: 900 840 111.
Biktimari Arreta egiteko Zerbitzua
Biktimei informazioa ematen die: dituzten eskubideak eta lege prozedurak, epaiketetara laguntzea, laguntza psikologikoa.
- Biktimari Arreta egiteko Zerbitzua Bilbon: 94 401 64 87 edo 900 400 028 (dohainik)
Tokiko jarduera-protokoloa etxeko eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeenganako arreta hobetzeko
Protokolo honen helburua da etxeko eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei arreta zuzena ematen duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea , era horretan, erabateko babesa eta arreta bermatzeko.
Berdintasun Zerbitzua
Urgull kalea (Bigarren soilarua)
48991 Algorta
Telefonoa: 94 466 01 36
Posta elektronikoa: berdintasuna@getxo.eus