Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren sarbidea da, eta haren funtzio nagusia gizarte-beharrak detektatzea eta haiei erantzutea da.
Zer eta norentzat den
Gizarte Zerbitzuen Sistemak, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinazioan, helburu hauek ditu:
- Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendekotasunaren ondorioz emandako banakoaren eta familiaren beharrei erantzutea.
- Babesgabetasun-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.
- Baztertze-egoerak prebenitzea eta haiei erantzuna ematea, eta, halaber, pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
- Larrialdi-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.
Getxon bizi den edonorentzako, baldin eta profesional-talde baten laguntza behar badu bere autonomia, integrazioa eta/edo gizarte-ongizatea hobetzeko.
- Getxoko oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Baliabide gida - PDF
- Arabiera PDF
- Txinera PDF
- FR Guide de ressources PDF
- Georgiera PDF
- EN Resource guide PDF
- PT Guía de recursos PDF
- RO Ghid de resurse PDF
- Urdu PDF
Zeintzuk dira profesionalak
GIZARTE LANGILEA izango da zure erreferentziazko profesionala, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan; hark baloratuko eta diagnostikatuko du planteatzen diozun egoera, eta, haren arabera, jarraibideak zehaztuko eta erantzuna emateko zerbitzuak eta prestazioak antolatuko ditu.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, halaber, beste hainbat profesional ditugu (PSIKOLOGOAK, GIZARTE HEZITZAILEAK, ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILEAK, ETXEKO LAGUNTZAILEAK, ABOKATUA…) Gizarte Langileek egindako lana osatzeko.
Zer zerbitzu eta prestazio ditugu
1. Orientazioa, informazioa eta aholkularitza | Informazio gehiago |
---|---|
2. Diagnostikoak eta arreta pertsonalizaturako planak prestatzea | Informazio gehiago |
3. Gizarte Laguntza | Informazio gehiago |
4. Haurrek, gazteek eta familiek gizartean esku hartzeko zerbitzua | Informazio gehiago |
5. Laguntza psikosoziala | Informazio gehiago |
6. Lege aholkularitza | Informazio gehiago |
7. Laguntza ekonomikoak | Informazio gehiago |
8. Etxeko laguntza zerbitzua | Informazio gehiago |
9. Adinekoentzako ostatu zerbitzua | Informazio gehiago |
10. Mendekotasun legea kudeatzea
|
Informazio gehiago |
11. Beste baliabide batzuk, mendeko pertsonei eta haien zaintzaileei zuzenduta | Informazio gehiago |
12. Etxegabeentzako egunez eta gauez harrera zerbitzua | Informazio gehiago |
13. Familia berrelkartzeko laguntza-programa | Informazio gehiago |
Gizarte zerbizuetan topa ditzakezun beste zerbitzuak eta prestazio batzuk |
Non gaude
3 egoitza ditugu, zure errodaltze/bizitokiaren arabera joateko.
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuak
Urgull kalea z/g, 1. solairua
48991 Algorta
Telefonoa: 94 466 01 01
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00