Informazio erabilgarria

Eskenatokiak, nola heldu eta ostatua.

Agertokiak

Muxikebarri (Algortako etorbidea, 77)

  • Ordainezko kontzertuak (20:00)

Algortako Portu Zaharra (aparkalekua)

  • Goizeko haur-ikuskizunak (12:00, dohainik)
  • Arratsaldeko saioak (18:00, dohainik)
  • Gaueko saioak (23:00, dohainik)

Nola heldu

Oso erraz irits daiteke Getxora, oso ongi komunikatuta eta kokapen geografiko bikaina baitu.

Bilboko nazioarteko aireportutik, Loiutik, hurbil dago (minutu gutxira); autoz mugitzeko autopista-sarera sarbide zuzena du; Euskadiko lehenengo kirol portua bertan eraiki zen eta gurutze-ontzientzat itsasoz Euskadiko atea gara; eta metroz, Bilboko erdigunearekin komunikazio zuzena du (sei geltoki). Ezaugarri horiek guztiek, ibilalditxo bat egiteko Getxo leku paregabea bihurtu dute. Gainera, Getxotik bi kilometrora, "Pride of Bilbao" ferryak Santurtzi eta Ingalaterra lotzen ditu astean bi aldiz.

Ostatua

Getxoko turismo bulegoak aukera paregabea ematen dizu kultu Joan-etorria egiteko. Bizkaia Zubirako sarrerak dohainik daude eta Getxo Taxi Tour bisitaldirako bost euroko deskontua, asteburu baterako bi ostatu-gau eta gosaria gure xarma duten hotel txikietan, eta baita heltzean eman dizugun dossier turistikoa eta Getxo Pass txartela ere.

Informazioa eta ostatua

« Getxo Folk menura itzuli

Kultur etxea

...

Bulego nagusiak


Muxikebarriko informazio bulegoa

Basagoiti, 77 (Musika Eskolaren harreran)
48991 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 23
Posta elektronikoa: kulturetxea@getxo.eus

Ordutegia:
Aretoak eta atezaintza: 8:30-14:30