Araudia

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren 2000ko urtarrilaren 18ko Erabaki bitartez Getxoko Hiri-antolamenduko Plan Orokorra behin-betiko onartzea erabaki zen, udalerriko antolamendu integralerako tresna gisa; beharrezko zuzenketak egin ondoren, 141 zenbakidun 2001eko uztailaren 23ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen haren atal multzoa (orriak 12787-12892).

HAPO udal-plangintzaren tresna nagusia da; udalerriko hirigintzako egitura-antolamendua ezartzen du, sailkapenaren eta kalifikazioaren bitartez, lurzoruen erabilera eta haien garapenerako eta egikaritzarako programa finkatuz.

Getxoren ezaugarri bereizgarriena den bizitza-kalitatearengan eragin positiboa duten alde guztiak sendotzea eta indartzea:

Hazkunde orekatua. Bizitegiari zein zerbitzuari dagokienez, dauden eskaerak bideratu nahi dira, hedapenen bitartez; hedapen horietan, dentsitate moderatuekin, erabilera ezberdinak bermatu eta higiezinen merkatuaren egoera zaila konpontzen saiatuko da.

Egungo hiriaren balorazioa. Planak ez ditu hazkunde berriak bakarrik antolatu behar, finkatutako herri-guneetan dauden arazo eta eskaerei ere konponbidea bilatu behar die: espazio libreak hobetzea, trafiko arazoak arintzea...

Atal honetako nabarmentzeko gai bat, eta Arau Subsidiarioetan hasitako lanarekin jarraituz, Getxoko ondare historiko-artistiko handia zaintzea da.

Ingurumenarekiko errespetua eta hobekuntza. Udalerriaren hiri-okupazioa handia den arren, balio handiko natura inguruneak dauzka. Elementu horiek berreskuratzea eta babestea funtsezko helburua da.

Ekipamenduen eskaintza handitzea. Funtsezko oinarria dira herritarren bizitza-kalitatean; dotazio kolektiboen eskaintzari dagokionez, ekipamenduek ereduzko udalerri bilakatu dute Getxo. Plan Orokorrak politika horrekin jarraitu nahi du.

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.