Hapo-aren Berrikuspenaren Aurrerakina

2018an, Getxoko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspen-lanekin jarraitzen du. Horretarako, HAPOaren edukiei buruz informatzeko eta parte-hartzeko epea irekiko du. 2018ko uztailaren eta urriaren artean, informazio-saioak, parte-hartzeko saioak eta erakusketak egingo dira.

HAPOa udalerria antolatzeko tresna nagusia eta funtsezkoa da. Laburbilduz, HAPOak zer, non eta zenbat eraiki daitekeen arautzen du, udalerriko eremu fisikoaren barne. Indarrean dagoen HAPOa 2001koa da. Bere berrikuspena derrigorrezkoa da; baita prozesu luzea ere, hainbat epe baititu behin betiko onespena lortu arte. 2013 eta 2015en artean, berrikuspena egiteko lehenengo parte-hartzeko prozesua burutu zen. Hortik hainbat alternatiba sortu ziren. Alternatiba horiek Aurrerakinaren Dokumentu Teknikoan bildu ziren. 2018an Udalak HAPOaren berrikuspenari berriro ekin dio, alternatibak eguneratuz eta herritarrek parte-hartzeko prozesu publiko bat getxotar guztiei irekiz, horien bitartez Plan Orokorraren irizpide eta helburuak zehaztezko. Horietan oinarriturik etorkizuneko HAPOa idatziko da; hasierako, behin-behineko eta behin betiko onespen-faseetan zehar.

HAPO-aren berrikuspenaren Aurrerakinan Aurkeztutako Dokumentuak:
PGOU
PGOU