Lantalde

Udalak dei egiten die herritarrei eta elkarteei, HAPOren Berrikuspenaren idazketan parte har dezaten, euren ikuspegia eta esperientzia gehitzeko. Adin nagusiko 60 pertsonako lantalde bat (LANTALDE) eratu nahi da – Getxoko herritarrek eta elkarteetako ordezkariek osatua-.

PGOU

Lantaldearen osaera

Alkatetza honen Dekretu bidez, eta Udaleko Bozeramaileen Batzordeak proposatuta, Getxoko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren Berikuspenerako prozesuari lotutako Lantaldearen osaera onartu da.

Lantaldearen osaeraren dekretua

Herritarrek Parte Hartzeko Programa (HPP)

Herritarrek Parte Hartzeko Programa (HPP) idatzita, bakoitzak bere parte-hartzeko aldiak eta mekanismoak zehazki ezagut ditzala bilatzen da – bai indarreko legeriak ezartzen dituenak, bai Udalak sustatutakoak-.

Lantaldearen eginbeharra Berrikuspenaren hiru prestatze-fasetan zentratuko da (Aldez Aurreko Azterlanak, Aurrerakinaren Atarikoa eta Aurrerakina). Hiru deialditan egingo da lana: Aldez Aurreko Azterlanen deialdian bi lan-saiorekin; eta hiru saio Aurrerakinaren Atarikoan eta Aurrerakinean. Zortzi saio izango dira guztira, lau ordukoa bakoitza (ahal izanez gero, ostegun arratsaldetan, 16:30etik 20:30era) eta Udalaren lokalen batean egingo dira. Saio batetik bestera, gutxienez, hamabost eguneko tartea egongo da.

Berrikuspenaren Idazketa-taldeak zuzenduko du Lantaldea; Idazketa-taldeak fase bakoitza burutzeko beharrezkoak diren agiriak ekarriko ditu saioetara. Parte-hartze zuzenaren printzipioen bitartez, agiri horiek: Lantaldeak aztertu eta eztabaidatu egingo ditu; haien proposamenak gehituko zaizkie; eta Idazketa-taldeak osatu egingo ditu – Lantaldearen barruan adostutako ondorioekin-, Getxoko populazioaren nahiak hobeto definitzen dituen bertsio osoago bat lortuz.

Lantaldean parte hartzeko

Lantaldean parte hartzeko, web-orrialde honen “Lantaldea sortzea” atalean dagoen inprimakia jaitsi eta posta elektroniko bidez bidali behar da, edo inprimatu eta Udal erregistroan, Herritarren Arretarako edozein Bulegotan (HAB) edo 30/1992 Legeak onartutako lekuetan aurkez daiteke. Inprimaki horretan harremanetara datuak, bakoitzak ekar dezakeela uste duen bizi- edo lan-esperientzia, Lantaldean sartzeko dituen arrazoiak eta bi prestakuntza-hitzaldietan (ikus HPPren kronogramaren I.4 atala) zein lan-saioetan parte hartzeko konpromisoa jarri behar dira.

Lantaldean parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko: lehendabizi, elkarteen eskaerak kontuan hartuko dira (ezin izango dira 42 lagun baino gehiago izan), eta ondoren, herritarrekin osatuko da Lantaldea (18 pertsona, gutxienez). Lantaldea osatzeko gizartearen espektro globala ordezkatzea bilatuko da eta sexu bien eta adin-tarte ezberdinen ordezkaritza proportzionala lortzea bilatuko da, sentsibilitate guztiei modu orekatuan lekua eginez – ingurumenari, kulturari, hezkuntzari, auzoei, merkataritzari, gazteriari, hirugarren adinari, generoari, irisgarritasunari, migrazioari eta gizarte-lanari dagokionez-.

Beharrezkoa da “Herritarrek Parte Hartzeko Programa” (jaitsi) irakurtzea, herriaren egitura, beharrizanak eta garapena berrikusteko prozesu honetan parte hartzeko herritarrek dauzkaten bide eta mekanismo ezberdinak sakon ezagutzeko.

Lanerako deialdiekin hasi aurretik, Lantaldeko kideek prestakuntzarako bi hitzaldietara joan beharko dute (herritar guztiei irekitakoak); Berrikuspenaren Idazketa-taldeak eskainiko ditu hitzaldiok, 2013. urte hasieran. Hitzaldi horiek beharrezkoak dira hirigintzari dagozkion kontzeptuak ulertu ahal izateko eta hiztegi komun bat lortzeko, eta hori ezinbestekoa izango da Lantaldeak agiri ezberdinei buruz egingo dituen eztabaidak bideragarriak izan daitezen. Hitzaldiak osagarriak izango dira, bakoitzak eduki ezberdina izango du, lau orduko iraupena eta ondoz ondoko astetan egingo dira. Hitzaldietara joaten den jende kopuruak Udalaren lokalaren edukiera gainditzen badu, hitzaldia errepikatu egingo da, sartu ezin izan direnentzako. Hitzaldien deialdiak web-orrialdean iragarriko dira, aldez aurretik eta nahikoa denborarekin eta, hitzorduaren aurretik, hitzaldien edukia zintzilikatuko da. Twitter eta Facebook bitartez ere egingo da iragarpena.

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.