HAPO-aren Berrikuspena

Udalak Hiri-antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesuari ekin zion Gobernu Batzordearen 2011ko uztailaren 26ko 374 zenbakidun akordioaren bitartez, idazketa lanak esleitzen. Hortara ere, Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren Bulegoa eratu zuen, Idazketa-taldeari laguntzeko eta azken horren eta Udalaren eta herritarren arteko lotura egiteko.

Indarrean dagoen HAPOk, bere Jarduketa-programaren bitartez, plana bi laurtekotan garatzea ezartzen du.

Aipatutako denbora aldian, lurralde-antolamendurako tresna desberdinen onespenaren eta araudiaren eboluzioaren eraginez eta, bereziki, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko Euskal Autonomia Erkidegoko 2/2006 Legea (LHL) indarrean sartzearen eraginez, ikuspegi, premia eta errealitate desberdinek Plan Orokorraren aipatutako irizpideak, helburuak eta aurreikuspenak gainditzea ekarri dute.

LHLren Bigarren Xedapen Iragankorrak zera dio espresuki: “Nolanahi ere, plan orokor eta arau subsidiario guztiak egokitu egin beharko zaizkie lege honen zehaztapenei, eta egokitzapenok behin betiko onartuko dira gehienez ere zortzi urteko epean”. Beraz, aurretik aipatutakoa indartzen duen agindu argia da.

Horrenbestez, argi dago Getxoko etorkizuneko aurreikuspenak berriz planteatzeari, irizpideak berrikusteari eta udalerriko hirigintzaren etorkizuna antolatzeari ekin behar zaiola.

Premia hori dagoela jakinda, Udalak Hiri-antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesuari ekin dio eta, Gobernu Batzordearen 2011ko uztailaren 26ko 374 zenbakidun akordioaren bitartez, lanak esleitu ditu eta, Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren Bulegoa eratu du, Idazketa-taldeari laguntzeko eta azken horren eta Udalaren eta herritarren arteko lotura egiteko.

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.