Inausketa irizpideak eta ibilbidea
Inausketa irizpideak, hiriko zuhaitzetan aplikatuak.
Inausketa: martxoaren 29tik 31era
- Inausketa: Baserria kalea, Gobelbide kalea, Etxezuri kalea, El Carmen kalea (urtxintxak)
- Altuerako inausketa: Tomás Olabarri (Ligustrum-en kopak biribiltzea), Zugazarte 50 (ezkilak), Bostgarrena 28 (erramua, arteak)
Inausketa irizpideak
Getxoko udalerriko kale, bide eta lorategietan dauden zuhaitzak inausteko orduan hainbat faktore hartu behar dira kontuan, honatx: espeziea, dagokigun kasuko zuhaitzaren adina, osasun-egoera, zein zonatan dagoen landatuta, biztanleriaren, oinezkoen, etxebizitzen eta trafikoaren gain eragiten dituzten interferentziak, pertsonei edo gauzei kalteak eragiteko duten arriskua eta abar.
Horrela, laburbilduz, urtero inausten dira, kaleekiko lerrokaduran dauden zuhaitzetan, platanoen adaburuko adar guztiak moztuz; horiek “zume-buruen” gain, inausketa-tratamendu bat gauzatzen dute, alegia, urteko landaredia, urtero, puntu beretik mozten dira sistematikoki. Horrela, muinoi antzeko bat sortzen da, urtero eragiten zaizkion zauriak orbainduz eta ehun orbaintzailea hazten doan heinean.
Zuhaitzek askatasunez hazi ezin duten zonatan gertatzen da hori eta, bere garaian, espeziea aukeratzerakoan batere praktikoak ez diren irizpideak erabili zirenetan.
Adaburuari eustea da xedea, mugakide dituen jabetzak inbaditu ez ditzan eta luminarietan, trafikoan (Aingeruaren Etorbidea), etxebizitzetan eta abarretan interferentziak sor ez ditzan.
Inausketa inolaz ere ez da garbiketa-arrazoiak direla bide hostoak kentzeko egiten, baizik eta nahiz eta zuhaitzak neguko atsedenean egon, zonarik babestuenetan (kalea artean) edo urte klimatiko atipikoetan landaredi handia edukitzen jarraitzen dutelako. Gainera, inausketa-kanpaina neguko hilabeteetan gauzatzen da, zuhaitz espeziek sasoi horretan jasaten baitituzte ondoen horrelako ekintzak, lorezaintzako enpresaren jardueraren antolakuntza-kontuengatik izateaz gain, denborari dagokionez horrek nahiko luzea izan behar baitu proposatutako xedeak beteko direla bermatzeko.
Tratamendu-mota hori, batez ere, platanoetan ematen da, baina beste hainbat espezie jakinei ere aplika daiteke, horien artean, negundo astigarren familiakoei (Meseedetan) eta abar, edota espaloien dimentsioek, etxebizitzetara duten hurbiltasunak eta abarrek adaburuari urteroko landarediak irudikatzen duenetik gora garatzen uzten ez dien lekuetan.
Udaberriko inausketa
Neguko inausketa horretaz gain, udaberrian ere beste inausketa bat egiten da, denboran hainbeste irauten ez duena –gainera ez da horrenbeste aleren gain egiten– etxebizitza jakinekiko duten hurbiltasunagatik eragindako interferentziengatik.
Berdetan egiten den inausketa hori adaburuaren “berraltxatzearekin” osatzen da, azpiko kimuak kenduz, zeintzuek, zuhaitzaren gurutzearen azpian edo parean (enborra adar nagusietan banatzen den lekua) atereaz oinezkoei eragozpenak sortzen dizkieten, oinarrirantz orientatzen baitira hostotzaren pisuagatik, euriagatik eta beste faktore batzuengatik.
Ekainean hasi daiteke eta neguko inausketa iritsi bitartean etengabe mantentzen dena.
Berdeguneko zuhaitzen kasuan, adaburuak gehiago luza daitezkeen zonak izaki, erabiltzaileentzako inolako arriskurik gabe, eta eraikinetara, trafikoa dagoen tokietara, luminarietara eta abarretara nahikoa distantzia dagoenean, zuhaitzen hazkunde naturala bultzatzen da, behin adaburu handiagoaren pisuari eta zamari eusteko gai izango den egitura sendoa eratzen zaionean, bereziki, haize handien eraginpeko zonatan. Batzuetan, inausketa sistematikoak gauzatzea beharrezkoa izango da lehenengo fase horretara iristeko, baina, gero, apaindurazko potentzialaren oreka eta garapen bat lortzen saiatuko litzateke eta dimentsio naturalak, horretarako landatuak izan baitziren bere egunean.
Arriskuko zonatan
Arriskuko zonatan (Txurruka kai-muturra, Ereaga…), ingurumeneko baldintzak hain dira kontrakoak adaburuak dimentsio txikikoak mantentzea beharrezkoa gertatzen dela, haizearen eraginaren ondorioz adaburuaren haustura mekanikoak ekiditeko.
Beste hainbeste gertatzen da faktore horien eraginpean dauden espaloien lerrokadurako zuhaitzekin eta beste zenbait espezierekin ere, esate baterako, tamarizen kasuan. Horien inausketarekin, ez da urteko kimu guztiak kentzea bilatzen, baizik eta, haize handien eraginpean dagoen landaretzaren bolumena murriztea.
Beste hainbat espezie bereziren kasuan, esate baterako, lerrokadurako Ligustrum-en inausketa sistematikoaren xedea adaburu trinko, biribildu eta mamitsua lortzea ere bada, zeinak, interferentziak ez sortzeaz gain, toki jakinetan izaera formala eta arkitekturizatua eskainiko duen, ordenaren sentsazioarekin.
Makalen kasuan esaterako, eta adaburua asko garatzeko gaitasuna duten beste espezie batzuen kasuan, inausketak, hasiera batean, prestakuntzakoak eta mantentzekoak dira, adar lehorrak, apurtuak edo gaixotuak kenduz eta, baita, kokapenagatik, pisuagatik edo enborrean duten sartze-mailagatik haustura-arriskua duten edo interferentziak eragin ditzaketen adarrak ere.
Ingurunearen aldeko baldintzen ondorioz asko hazi daitezkeen espezieak izatean, eta hirietan segurtasunaren faktorea ere kontuan hartu behar denez, aldizka, hainbat urtetik behin (alda daiteke baina 8-10 urte artean), adaburua sistematikoki murrizteko beharra aurreikusi daiteke, adaburua onargarri izango den dimentsioetara murriztuz, arriskuak minimizatuz eta denboran zeharreko mantentze-lanen gaian jarduteko aukerak ahalbidetu edo hobetu ditzaten.
Gauza bera gertatzen da ezkiekin ere; biak ere huste-guneak jasateko oso joera handia duten espezieak izatean, urteroko inausketa-jarduera sistematikoa baztertu egingo litzateke bai osasun-arazoengatik bai estetikoengatik, izan ere, horien apaingarri-izaera guztiz ezabatuko luke, paisaian eragin negatiboa sortuz.
Inguruan etxebizitzak dituzten zonatan aske hazten uzten zaien zuhaitzen inausketaren tratamenduari dagokionez, interferentziak daudenean edota arrisku-egoera egon daitekeela agerian uzten duten kanpoko sintomak sumatzen direnean jarduten da, beraz, joera murriztea da.
Sistematikoki jardungo da adaburua zorrotz jaisteko edo murrizteko lursailaren euskarri-funtzioa eta higadurari eusteko funtzioa betetzen duten aleak izanik, paisaia behatzeko diseinatutako edo sortutako espazio publikoetatik (Maria Kristina begiratokia, Miramar, Satistegi…) paisaia ikusteko aukera murrizten dutenean; beti ere, tratatu behar diren aleen biziraupena arriskuan jarriko ez duten irizpide teknikoekin jardunez.
Ildo horretatik ez da jardungo paisaia behatzeko edo hartaz gozatzeko aukeran interferentziek banakako izaera dutenean eta esku hartzen den aleen integritatea arriskuan jartzeaz gain, oro har, inguruko paisaiaren konposizioari eta naturalizazioari erasotzen zaionean.