Zuhaixka-formako landaketarako irizpideak

Zuhaixka formako espezien hautaketan antzeko irizpideak erabiltzen dira, alabaina, hauetan, ez dago sor ditzaketen interferentziak eta eragozpenak hainbeste kontuan eduki beharrik, denborarekin lor dezakegun apaindura-potentzial handia ikusita.

loragintza

Kromatismoko apaindura-irizpideen eta edukitzea interesatzen den loraldien arabera aukeratzen dira, baita, ematen zaien erabileraren arabera ere, hots: apaindurazko erabilera hutsa, defentsa-erabilera, inbaditzailea, babesekoa, espazioak zedarritzekoa eta abar.

Hautaketa egiterakoan, hainbat alderdi kontuan hartu behar dira, besteak beste, izurriteekiko eta gaixotasunekiko erresistentzia, arreta-beharra eta mantentze-lana, bizitza-luzera, lursaila zedarritzen duten baldintza jakinekiko edo kokapeneko baldintzekiko erresistentzia, ingurune gaziek haiengan izan dezaketen eragina eta abar.

Zuhaitzetan garrantzi txikiagoa duen beste ezaugarri bat ere kontuan hartu beharrekoa da, argitasuna, hain zuzen ere; horrela, espezieak intsolazioaren, eguzki nahiz nagusi diren haizeekiko eraginaren eta abarren arabera aukeratu behar dira.

Baserritartasuna eta laborantzako mugako baldintzetan aurrera irteteko aukera bilatzen dira, baina, bata, originaltasuna ere, espezie berriekin edota exotikoekin esperientzia berriak gauzatuz.

  • Garapen, bolumen eta simetria duten espezieak. Hostotza trinkoa eta testura atseginekin.
  • Lehen daudenekin harmonian sartuko diren espezieak.
  • Tamaina mugatuko espezieak, etorkizunean izan dezaketen hazkuntza eta garapena kontrola dakiekeena.
  • Jartzen diren espazioarekin bat etorriko den bolumena eta garatzeko gaitasuna dutenak, etorkizunean sor daitezkeen interferentziak aurreikusiz.
  • Kromatismo aldakorreko hostoak dituztenak; horrela, haiekiko pertzepzioa denboran aldatu egingo da.
  • Hosto iraunkorrak eta hosto galkorrak batera erabiltzen saiatzea.
  • Apainduraren ikuspegitik lore edota fruitu erakargarriak.
Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.