Lore landaketarako irizpideak

Sasoiko loreen landaketa, lore-gunearen kokapenari eta dimentsioei dagokienez, behin-behineko proiektuaren aldaketek zehazten dute, bai lore-guneen kokapenetan bai dimentsioetan. Horiek, kasuan kasu, Udaleko arduradun teknikoekin adostuak izan dira. Batzuetan, lore-guneak birdimentsionatuz, ingurunea harmonizatu nahian; horrela, batzuetan, lore-guneko landare-kopurua gutxitu egin izan da eta, beste batzuetan, dimentsioak handitu izan dira edota haien ibilbidea birdiseinatu.

parke

Lore bidezko lore-guneen kokapenak espazio jakin batzuen ikuspen-errentagarritasuneko interes estrategikoengatik aukeratuak izan dira, duten kokapenagatik eta erabiltzaileen ugaritasunagatik xede horretarako aukeratuak izan direnak.

Esaterako, Avanzadan eta Obeliskoko berdegunean (alkatesa) egindako lore-guneen zabaltzeak.

Horrelako landaketetako kokapen zehatzak errentagarritasun- eta harmonia-irizpideen arabera aukeratu dira, zona horiei egoera onean eusteko beharrezko urteko inbertsioa eta gastua udalerriko ahalik eta biztanlerik gehienentzako erreferente izatea bilatu nahian.

Horrela, lehentasuna biribilguneetan eta udalerrirako sarbideetan landatzeari ematen zaio eta, baita, ikusgaitasun eta nahiko sakontasun duteneko bide-adarretako kokapen jakinei ere (Obelisco-Alkatesa esate baterako).

Landaketak

Espezien hautaketa zuhurra da, hurbileko esperientzietan oinarritua eta funtzionatuko dutela dakigun eta landatzen denean espektatibei neurri handi batean eusten dieten landareekin; horrela, koloreak, testurak eta kokapenak aukeratzen dira.

Berrikuntza eta harritzeko gai izatea ere bilatzen ditugu eta, baita, harritzea lortu ere espezie berriekin, batere konbentzionalak ez direnekin eta batzuetan konposizio ausartekin. Horietatik ondorioak eta esperientziak ateratzen ditugu etorkizuneko ekintzetarako.

Kokapen jakinetan, soiltasun-irizpideak erabiltzen ditugu berriz loratzen diren lore erraboildunak erabiliz, esate baterako, lilipak Avanzadan eta Obeliscon; beraz, sasoi bakoitzean landare berritan inbertitu beharrik ez dago, baizik eta, neguan, birsortu eta berriro loratzen dira, hautatuak izan zireneko funtzioa beteaz.

biribilgunea

Gehienetan erabili ohi ditugun espezieak honako hauek izango dira urte-sasoiaren arabera:

Udaberri-udan:

  • Begoniak
  • Alegria loreak
  • Geranioak eta gitanillak
  • Koleoak
  • Tageteak

Udazken-neguan:

  • Pentsamenduak
  • Biolak
  • Dragoi-muturrak
  • Sanjose loreak
  • Tulipak
  • Lilipak
lorategi

Azken kanpainetan, berrikuntza gisa sartu da “konposizio-zohiaren” erabilpena ere; hori batere konbentzionala ez den laborantza-formatua da, non, loreak ez diren lore-ontzi batean landatzen, baizik eta, bakoitza landaketa-zaku baten antzekoan landatzen da, formatu angeluzuzeneko eta 5 cm-ko lodierako 0,3 m²-koa dena. Formatu horretan landatutako landareek sustraien esplorazio-aukera handiago izatearen abantaila dute eta, beraz, lore-ontzi konbentzionaletan landatutakoek baino garapen handiagorakoa.

Gainera, ez dago landaretxo gazteak lore-ontzitik kendu beharrik, sustraitxo hauskorrak kokapen berri batean jarriz, substratu berriak esploratu eta landare hauskorra baldintza berrietara egokitu beharrik. Azken batean, landaketa-estres gutxiago jasaten dute. Emaitza askoz ere azkarragoa da eta, gainera, belar txarrak ez dira ateratzen zohiaz osaturiko zaku-mota horretatik; beraz, ez dute distirarik galtzen eta askoz ere mantentze-lan txikiagoa eskatzen dute. Horrek, baliabideak beste alor batzuetara bideratzeko eta jarduteko aukera eskaintzen du.

Kontuan hartu behar da ohikoa den landarediaren dentsitateak landare batetik bestera dagoen tarte txikia dela eta ez duela belar txarrak kentzeko jorran jarduteko aukerarik ematen nolabaiteko dimentsioa duten lore-gunetan, zapaltzeko arriskuagatik.

Urtean bi landaketa egiten direla adierazi behar da, denboraldiko bat (udaberria-uda eta udazkena-negua) eta negukoa tulipa-erraboilen landaketarekin sendotuko da.

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.