Loragintza
Getxo udalerri eredugarria da berdeguneei dagokienez. Gauzatzen duten garapen iraunkorreko politikak Getxo urbanistikoki aurrera bultzatzen du, bere ingurune naturala errespetatuz eta berdegune berriak sortuz. Horrela, Getxok 377.000 metrokarratu berdegune publiko ditu.
Baso-masa handiak
Hiriko parke guztiez gain, babestutako bi baso-masa handi ditu: –babestutako zuhaitzen zonak–. Berdegune handi horiek, duten balio ekologikoagatik eta Getxoko Udalak eskaini dien zaintzagatik, gure udalerriko benetako birika dira: Bolue eta Kostaldea.
Udal-parkeak
Horretaz gain, egun, Getxok 137 udal-parke ditu; horien artean honako hauek azpimarra ditzakegu:
- Txurruka parkea
- Zugatzarte parkea
- Telletxe parkea
- Campa del Loro parkea
Parke horiek guztienak direnaz eta erabilera arrazionala eta zehatza emateko sortzen direnaz jabetu behar dugu. Bandalismoak, oro har, alferrikako gastua eragiten du, guztiei eragiten diguna.
Getxoko Udaleko Ingurumen Arloak, hiriko Parkeen eta Lorategien Zerbitzuaren bitartez, parkeen, lorategien eta berdeguneen kontserbazio- eta hobekuntza-jarduera multzo bat gauzatzen du.
Jarduera horiek planifikatutako programazio baten arabera gauzatzen dira, baina arrisku-egoerei (adb. adarrak erortzea) ematen zaien erantzuna ere izan daiteke.
Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua
Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo
Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara
Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.
Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.