ASTE SANTUA LUDOTEKAN

ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

INFORMAZIOA

Bi txanda:

  • Martxoaren 25etik 27ra (biak barne).
  • Apirilaren 2tik 5era (biak barne).

Ordutegia: 10:30-13:30.

36 plaza txanda bakoitzean.

Umeen adina: 2013-2018 urteen artean jaiotakoak, biak barne.

Jarduerak Romo ikastetxean burutuko dira.

Doan.

Izena emateko epea: otsailaren 13tik 20ra, biak barne.

Martxoaren 6tik 8ra bitartean: onartutakoen behin behineko zerrendak argitaratuko ditugu.


ARAUDIA 2024

Zer da Ludoteka?

Ludoteka haur eta gaztetxoentzako ekipamendua da. Ludotekaren bidez, batetik, gure umeak aisialdian modu dibertigarrian hezi nahi ditugu, eta, bestetik, umeen artean aisialdian euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Bertan aisialdirako hainbat ekintza egiten ditugu: jokoak, tailerrak, lankidetza-jolasak, hainbat motatako dinamikak.

ludoteka

Kukupraka Ludoteka (Euskara Zerbitzua)

Eskoletako plaza, Areeta
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 03 55
Emaila: areetakoludoteka@getxo.eus