Dirulaguntzak
Getxon erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin badute.
Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik eskatzaileak, gehienez, 100 euro jasoko ditu.
Dirulaguntzei buruzko informazioa hemen: dirulaguntzak
Deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura eta liburu teorikoa oparituko dizugu!
100 euroko erregai-txartelen zozketa
Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten Getxoko gazteen artean, Udalak 100 euroko 3 erregai txartelen zozketa egingo du.
Hauxek dira azken irabazleak:
AGER ETXEBARRIA PEREZ "Ez nuen arazorik izan, azterketako galderak ondo idatzita zeuden. Gidabaimena euskaraz bezalako jarduera txiki hauekin euskara sustatzen laguntzen dugu." |
|
ARANTZA DÍEZ PINEDO "Gauza onak bakarrik ikusten dizkiot gidabaimena euskaraz ateratzeari: euskara sustatu, dirulaguntza jaso, erregai txartelen zozketan parte hartu... Eta gainera, lehenengoan atera nuen inolako arazorik gabe!" |
|
IBONE BLAS BASAÑEZ "Betidanik ikasi dudanez euskaraz, gidabaimena ere euskaraz egiteko ideia izan nuen; gainera, lehengusu batek ere esperientzia ona izan zuen eta horrek eman zidan azken bultzada." |
Erraza da, anima zaitez!
Hementxe dituzu benetako 9 test autozuzengarri, ikus dezazun gidabaimena euskaraz ateratzea erraza dela.
Azterketa testak:
Gainera, DGTk eskura jartzen dituen testak euskaraz hemen aurkitu ditzakezu.
Eta zalantzaren bat baduzu hiztegia ere ipintzen dugu zure eskura.
Hiztegiak:
AUTOESKOLA KOLABORATZAILEAK:
- AMEZTI Amezti kalea, 9. Tel. 94 491 09 15
- ARIAS Mesedeetako kalea, 28. Tel. 94 463 88 57
- DRIVE Salsidu kalea, 20. Tel. 94 407 36 08
- DRIVE Udaberri kalea, 8. Tel. 94 407 43 48
- MANOLO Gobela kalea, 25. Tel. 94 463 84 38
- GIDATU Urkiola kalea, 4. Tel. 94 430 06 05