Nahi dudalako

BATXILERGOAN ETA LANBIDE HEZIKETAN EUSKARAZKO IKASKETAK SUSTATZEKO KANPAINA

DBHko ikasketak amaitutakoan ikasleek euskaraz egiten jarraitzea da Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDELekin batera, abian jarritako Nahi dudalako lelopeko kanpainaren helburua. Kanpainan Bizkaiko 16 udalek eta bi mankomunitatek hartzen dute parte.

Nahi dudalako

DBH amaitzen duten gazteak

www.nahidudalako.eus webgunean, Getxon eta Bizkaian dagoen euskarazko hezkuntza eskaintzaren berri (Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea) azaltzen da. Euskaraz ikasten jarraitzea abantaila garrantzitsua da, lana bilatzeko zein lan harreman-sareak sendotzeko.

SARIAK: web gunean dagoen inkesta betetzen duten gazteek SARI EDERRAK irabazteko aukera dute.

Kartela 2024: kartela

« Euskerara itzuli

Euskara Zerbitzua

Euskara Zerbitzua

Etxe Sorgindua, Basagoiti 20
48992 GETXO

Telefonoa: 944660011
Posta Elektronikoa: euskara@getxo.eus