2023/3/28
Getxo Kirolak-ek ireki du epea herriko klubek eta kirolariek aurtengo diru-laguntzak eska ditzaten. Guztira, 1.397.800€ko laguntza emango du; hau da, 2022an baino 162.000€ inguru gehiago. Diru-laguntzak ematearen helburua da laguntzea, batetik, klubei eta elkarteei, oinarrizko kirola eta kirol federatua sustatzera bideratutako jardueratik eratorritako ordainketei aurre egiten, eta, bestetik, banakako lehiaketetan parte hartzen duten errendimendu handiko tokiko kirolariei.
Zenbatekoen igoera batik bat ikusiko da Getxo Markarekin lotutako taldeen jantziak berritzeko erabiliko den 100.000€-ko diru-laguntzaren lerroan. Gainera, oinarrizko kirolak 260.000€ jasoko ditu (iaz baino 25.000€ gehiago); lehiaketako jardueretarako eta errendimendu-kirolerako 695.000€ emango dira (10.000€ gehiago); ekitaldiak antolatzeko, 249.300€-ko diru-laguntza izango da (iaz baino 25.000€ gehiago); herri kirolak sustatzeko, berriz, 40.000€ jarriko dira; eta emakumeen kirola sustatzeko beste 26.000€ zuzenduko dira. Era berean, interesa duten erakundeei 24.000€ emango zaizkie aurreikusi gabeko lehiaketetan parte hartzeko; 500€ muturreko kiroleko modalitateetan parte hartzen duten kirolarientzat izango dira; eta, azkenik, 3.000€-ko laguntza emango da herriko jaietan antolatzen den kirol-ekimenen bati laguntzeko.
Laguntza horiek guztiak emateko, hainbat balorazio-irizpide bete behar dira; tartean, emakumeen kirola sustatzea, euskara sustatzea eta elkarte-ehuna inplikatzea udalerriko kirol-politikan eskola-kiroleko programen bitartez.
Klub eta pertsona interesatuek deialdiaren oinarriak kontsulta ditzakete Getxo Kirolak-en web orrialdean.