Taldeentzako eta MICE ekitaldietarako
bidaiak eta esperientziak

Informazioa eskatu

Deskargatu txostena

Egin bat Getxoko (Bizkaia) Tokiko istorioekin

Getxoko tokiko esentzia erakutsiko dugu taldeen nahiz enpresetako lantaldeen inspirazio-iturri izango delakoan.

Baliabide ugari eta nortasun propioa dituen tokia da, Bilbotik oso gertu dagoena, Bizkaiko badian bertan. Toki berezietara eta aisialdiko jardueretara hurbildu nahi zaitugu. Olatuen indarra, kresalaren nahiz baratzeko tomatearen usaina, haize leunak dakartzan musika-notak, munduaren jatorriaz hitz egiten duten itsaslabarrak, lagunarteko elkarrizketak, inspirazioa... dena partekatu nahi dugu zurekin.

Eta hori guztia getxoztarren bizipenen bidez helaraziko dizugu, haiek baitira Getxoko funtsezko zatia..

Ezagutzera animatuko al zara?

Zure helbidea utz iezaguzu eta informatuko zaitugu.



Getxo Insiders

Horrexek mugiarazten ditu Getxo Insiders sareko tokiko profesionalak: bilera, ekitaldi eta pizgarrietarako proposamen autentikoak eta originalak eskaintzeak.

Ateak guztiei irekitzen dizkieten anfitrioiak dira: bai hurbileko enpresei, bai nazioarteko eragileei.

Istorio eta esperientzia horietako batzuk partekatuko ditugu,
Getxora zatozenean zure inspirazio-iturri izan daitezen:

  • Getxo historia eta itsaso-zaporea da

    Abraren gaineko ikuspegiez gozatu, 35 metrotara, UNESCOren ondare den Bizkaia Zubitik. Pedalei eman jauretxeen ondoan, Getxoko Kirol Portura heldu arte. Belen karga berdindu gure kapitainekin, dena uretatik ikusi ahal izateko, eta lurrera itzuli mokadutxo batez gozatzeko eta talaia baten gainean dauden galeriak bisitatu modu berezian. Km 0-ko sukaldaritza dastatzen amaitu eguna, hondartzan bertan.

  • Itsasoarekiko grina

    Ezetz esan ahalko al diozu? Esperientzia honek itsasoa, berrikuntza eta ekintza uztartzen ditu. Jet board-ak eta uretako bizikleta berritzaileak, uretatik gozatu ahal izateko Getxoko ikuspegiez. Gosea pizteko ariketa nahikoa denez, itsasoko fruituak eta denboraldiko produktuak dastatu ahalko dituzu ontziralekutik irten bezain arin, Getxoko Kirol Portuan bertan. Getxoko anfitrioi/insider guztiek etxean bezalaxe sentiaraziko zaituzte.

  • Getxoren doinua!

    Topaketak eta ekitaldiak Getxoko artearen, kulturaren eta kongresuen zentro berrian: Muxikebarrin. Eta handik urrats batzuetara, Getxoko Portu Zaharra dago, XVII. mendeko gure arrantza-portua, non gastronomiaz eta bertako girorik jatorrenaz gozatuko baituzu. Bidean, hainbat tentaldi izango dituzu: taberna eta saltoki tradizionalen eskaintza zabala, lansaioaren ostean indarberritzeko. Erlaxatzeko eta olatuen xuxurlaz gozatzeko unea da.

  • Baratze eta jauregi artean

    Gure nortasuna definitzen duten kontrasteak bizi itzazu. Zure ospakizunaz gozatu tradizio handiko jauregi batean, tokiko gastronomia dastatuz itsasoaren ondoan. Jauregien arkitekturaren esentzia ezagutu Getxoko landa-eremuko erdigunera eramango zaituen kontrastez jositako taxi-tour batetik. Gure kirol nagusia ezagutu ahalko duzu bertan: pilota. Ondoren, janariaz gozatu baratzeko produktuekin, XVI. mendeko baserri batean.

  • Surfa eta flyschak

    Lurreko historia kontatzen duten arroken gaineko talaia ezagutu, bai eta topaketa berezietarako toki izateko eskaintzen dituen aukerak ere. Oso hurbil, aurrez aurre, Ereaga hondartzan, ospakizunetarako tokiak daude, bai eta bainuetxe zahar bat ere, non ostatu hartu baitaiteke eta tokiko gastronomiaz gozatu. Horren aurrean, Kantauri itsasoko olatuek tokiko beste tradizio bat egitea ahalbidetzen dute: surfa. Bizkaiko flyscheko itsaslabarretatik doazen ibilbideak ezagutu, eta azkenik pintxoak eta txakolina dastatuz amaitu bizipena, Portu Zaharreko arrantzale eta bizilagunekin batera.

  • Itsaslabarren ondoan

    Horrela bizi gara Getxon, arroka, harea eta itsaso artean. Zure oreka aurkitu itsaslabarraren gainean, chikung eginez. Zure entrenamendu pertsonalerako jarraibideak barneratu itzazu, korrikalari profesional baten eskutik. Bestela, kostaldea zeharkatu isiltasunean ibiliz edo Bizkaiko flyschari buruzko historia ikasiz. Sentsazioak eta irakaspenak partekatu elkarrizketa on batean, zuretzat aukeratutako plater tradizionalak eta produktu onenak dastatzeko txingarrak prestatzen diren bitartean.

  • Energia hutsa

    Arrigunagako gunea kirol-jarduerak, ongizatea eta gastronomia uztartzen dituen toki paregabea da; Algortako erdigunearen eta Getxoko Kongresu Jauregi berriaren ondoan dagoena. Skatearen artea probatu Europako pista garrantzitsuenetako batean eta ondoren erlaxatu, oinak harean izanik taichi eta meditazioa eginez. Herri baten benetakotasuna sentitu plazako bizitzaren bitartez, askotariko kulturak uztartzen dituzten terrazetan. Aukerez jositako mundu oso bat itsasoaren alboan.

  • Gourmet erronka

    Bermuta edo artisau garagardoa, zein duzu nahiago? Muskuiluak edo lanpernak? Zatoz probatzera! Aukera guztiak oso gertu daude eta, dastatzeekin eta tokiko janariaz batera, esentzia tradizionala dastatuko duzu. Jardueraren bat egin ostean indarberritzeko, pintxoez edo txingarretan egindako okelaz gozatu Kantauri itsasoko ikuspegiekin, 1863. urteko baserri batean, egun zoragarriagatik gin tonic batekin topa egin aurretik. On egin!

  • Denok itsasontzira!

    Zure taldeari erronka egin nahi al diozu Abrako badiako estropada batean? Itsasotik Getxo miresteko itsasaldia egin nahi al duzu? Itsasadarretik nabigatuz Bilbo handia ezagutu nahi al duzu? Belako Errege Koparen lehenengo estropada egin zen aretoetan egin ezazu zure ekitaldia, eta ezagutu zer sentitzen duen bakarka nabigatzen duen batek tokiko abenturazale bati entzutean. Denok itsasontzira!

  • Burua, gorputza... eta zaporea.

    Taldeko kirol-jarduerak eta -erronkak egiteko Fadurak eskaintzen dituen aukerak ezagutu, eta ondoren erlaxatu zaitez baso-bainuei buruzko japoniar metodologiarekin. Eguna amaitu bi aukera gastronomiko interesgarrirekin: batak ogi egin berriaren usainaren bidea jarraitzera eramango gaitu, jauregi-itxurako hotelera heldu arte. Besteak, berriz, tokiko sukaldaritza tradizionalaz gozatzera bultzatuko gaitu, txingarretan prestatutako nahierako menua dastatzeko. Zein da zure aukera?

  • Km 0-ko zaporeak, erosketak eta bilerak

    Topaketak eta ekitaldiak egiteko xedez eta Punta Galeako itsaslabarretan inspiratuta sortu zen espazio berezia ezagutu ezazu gertutik, RKE – Romo Kultur Etxea, alegia. Bileraren ondoren, erosketen tour bat proposatzen dizugu, Getxo Insiders taldekoekin eta tokiko merkataritzarekin bat egiteko. Tradizioa eta gourmet produktuak; tokiko artista batek diseinatutako belarritakoak eta kamisetak; tokiko idazleen azken argitalpenak; eta skater-entzako azkena. Eta azkenik, erreferentzia gastronomiko zoragarria UNESCOren ondare den zubiaren ondoan.

  • Jauregiak, itsasontziak eta luxuzko etxeak

    Bilerak eta ospakizunak egiteko tradizio handiko espazioak sukaldea duen jauregi batean, edo bestela, handik oso gertu, arkitekturako sari bat irabazi duten espazio modernoak. Bileraren ostean, ontziratu zaitez marmitako gozoa dastatzeko eta badia ezagutzeko edo Bilbora arte itsasadarretik nabigatzeko. Egunari buruz hitz egiteko eta itsasoko haize leunaz gozatzeko unea da; hori guztia hotel boutique bihurtu duten luxuzko etxe baten terrazan egin dezakezu, non sukaldaritza tradizionala dastatuko baituzu itsasoaren usainarekin atseden hartzen duzun bitartean.

  • Bizilagunak

    Zein izan daiteke itsas tradizioa mantentzen duen hotel familiar bihurtu den jauretxe baten, tokian diseinatzen den eta nazioartean arrakasta lortu duen poltsen marka baten eta 60ko hamarkadako arkitektura islatzen duen etxe baten arteko lotura? Auzoa. Neguri lasaitasuna arnasteko tokia da, bi hondartzaren eta bi porturen artean baitago. Gune xarmagarria eta giro abegitsua. Hiru insider batu ditu gauzak maitasunez egiteko moduak.