Memoria parte-hartzaileak
Memoria parte-hartzaileak
Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria
- Memoria Parte-hartzailea 2016-2018
- Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria, 2015
- Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria. 2013
Gobernu Irekiko Ekintzen Memoria Getxoko Udaleko arlo, sail eta erakunde autonomoek sustatu dituzten partaidetza-arloko ekimenak identifikatu, aztertu eta ebaluatzen dituen agiria da.
Hauek biltzen ditu: landu diren gaiak, horiek sustatzen jardun duten arlo, sail edota erakunde autonomoak, baliatu diren metodologiak, erabili diren barruko edota kanpoko koordinazio-eremuak, eta prozesuen garapen maila udal erabakietan duten eraginari begira.
Sintesi-agiri bat da, eta sei atal handitan egituratzen du informazioa:
- Gogobetetasunaren hautemate- eta behatoki-azterketak.
- Gardentasuna eta informazioa.
- Antolaketa-kultura berria koordinaziorako ereduekin: zeharkakotasuna
- Plan eta programa partekatuak
- Partaidetzazko esperientziak
- Herritarrekiko harreman sistema eta arreta.
Hauek dira bere helburuak:
- Garatu diren ekimenetan sortutako informazioa sistematizatzea.
- Gobernu Irekiaren arloan Getxoko Udalak sortutako informazio guztia etengabe eguneratzea.
- Teknikarien arteko informazio eta esperientzia trukaketa bultzatzea, sinergia berriak eta lankidetza-esparruak ahalbidetuz zenbait ekimen eta proiektuetan.
- Herritarrek esku-hartzeko udalak dituen partaidetza-esparruei buruzko informazioa herritarrei ematea.
- Esparru horretan garatutako jarduerak bilduko dituen Memoria bat egitea aldizka.
- Erakunde honek bultzatutako Gobernu Irekiko politikak etengabe ebaluatzea.
- Getxoko Udalean auzotarren zerbitzura izango den partaidetza, gardentasun eta Open Data eredu berria zehazteko aurretiazko urrats eta abiapuntu bihurtzea.