2022/9/15
Migrazioen Harrera eta Arreta Bulegoak, Gobelaurreko Boluntariotza Zentroan dagoenak, (Romoko Chavarri Zuazo plaza z.g.), jendeari arreta emateko ordutegia luzatu du, bere zerbitzua hobetzeko helburuarekin, hau da, pertsonak orientatzeko eta laguntzeko nazioarteko mugikortasun-proiektuetan (immigrazioa, emigrazioa eta nazioarteko babesa), bai eta, oro har, profesional eta herritarrei ere, migrazioarekin lotutako gai guztietan, gizarte inklusibo bati dagokionez.
Lehen Harrera Zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da: astelehen eta astearteetan, 9:00etatik 13:00etara; asteazken eta ostegunetan 15:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara. Bestalde, Zerbitzu Juridiko Espezializatua, hitzordua eskatuta, astearteetan 15:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 9:00etatik 14: 00etara izango da. Bulegoarekin harremanetan jartzeko, oficinaacogida@getxo.eus helbide elektronikoa edo 94 466 01 52 eta 747 424 287 telefonoak erabil daitezke.
Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez, “harrera-hiria izatea gobernu-taldearen Legegintzaldi Planaren ardatz nagusietako bat da. Bizi dugun egoeran, pertsonen sarrera- eta irteera-fluxuak etengabeak dira, bai Getxora datozen pertsonenak, bai beste herrialde batera bizitzera ateratzen diren getxotarrenak. Horregatik, udal honentzat garrantzitsua da migrazio-prozesuetan aholkuak ematea eta pertsonengandik gertu egotea. Horri dela eta, zerbitzu juridiko espezializatua ere duen bulego publiko honen ordutegia indartu dugu”.