EUSKARAREN LAGUNA SALTOKIEN SAREA

Oraindik ez dakizu zer den? Ez izan azkena ezagutzen!

Euskararen laguna saltokien sareak denboratxoa darama Getxoko merkataritzan eta ostalaritzan euskarari tokia egiten. Dagoeneko, 270 establezimendu gehitu dira sarera. Herritar guztiei euskara erabiltzeko gonbidapena egin nahi diegu, goraipatuz euskarak baduela tokia merkataritzan eta ostalaritzan ere. Bezeroen eta saltokien arteko gertutasuna piztuko du euskarak!

NORI ZUZENDUA DAGO?

Euskaraz artatzeko borondatea adierazten duten establezimenduak izan daitezke Euskararen lagunak, baita hizkuntza paisaia ele bietan bermatzeko konpromisoa adierazten dutenak ere.

ZER EGIN BEHAR DUT PARTE HARTZEKO?

Sarean parte hartzeko funtsezko bi baldintza bete beharko dira:

NOLA LAGUNDUKO DIT UDALAK?

Getxoko Udalak materialak, zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dizkizu, doan:

ZER ONURA DAKAR NIRE NEGOZIORAKO?

Jar zaitez harremanetan Euskara Zerbitzuarekin: 94 466 00 10 euskara.zerbitzua@getxo.eus

Eta eman hegoak euskarari!