Tramiteak eta Legedia

Etxeko animaliak edukitzeari buruzko izapideak eta legeria ezagutu: ez-arriskutsuak eta arriskutsuak izan daitezkeenak.

animales domésticos

Txakurrik al duzu? Hauxe interesatuko zaizu

Lagun iezaguzu errolda eguneratuta mantentzen. Helbidez aldatzen baduzu edo animaliaren jabea jada ez bazara, mesedez jakinarazi: 944660191 edo ingurugiroa@getxo.eus.

Gogoan izan: Zure maskotaren datuak eguneratuta ez izateak 300 eurora arteko isuna ekar lezake.

Arriskutsuak ez diren txakurrak

  • Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren pasaporte-txartel ofiziala eguneratuta izan (300 eurora arteko isuna egiten ez bada).
  • Bide eta gune publikoetan gehienez bi metroko luzera duen uhala eraman beharko du txakurrak (1.502 eurora arte).
  • Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota. (900 eurora arte).
  • Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 10 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte).
  • Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
  • Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (AIDT)

  • Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren erroldan erregistratu. (2.404 eurora arteko isuna egiten ez bada).
    • Lehenengoa: aldez aurretik administrazioaren lizentzia lortu behar da, eta hura eskatzailea bizi den udalerriko udalak emango du; horretarako, lizentzia eskaeraren inprimakian jasotako betekizunen egiaztagiria beharko da; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea.
    • Bigarrena: Txakurraren jabeak txakurra erroldatuta dagoen udalerriko erregistroan (arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroa) inskribatzeko eskatuko du, lizentzia eskuratzen duenetik kontatzen hasita 15 eguneko epean; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea.
  • Bide eta gune publikoetan, muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko ditu txakurrak. Arnesak debekatuta daude (2.404 eurora arte).
  • Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota (900 eurora arte).
  • Txakurra paseatzera ateratzen duen pertsonak horretarako lizentzia izan beharko du, animaliaren jabea ez bada ere. (15.025 eurora arte). 18 urtetik gorakoak soilik.
  • Debekatuta dago arriskutsuak izan daitezkeen bi txakur edo gehiago paseatzera ateratzea. (300 eurora arte).
  • Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte)
  • Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 48 orduko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
  • Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).

Legedia

oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.