Bolue
Boluek osatzen dute Ibarra eta Hezegunea.
Bolueko ibarra
Bolueko ibarra da Bolue eta Kukuiaga errekek sortutakoa. Bi errekak Unbe mendian sortzen dira, eta bi haran eratzen dituzte, gero ibilgu bakarrean biltzen direnak. Aurrerago, Bolueko hezegunea gurutzatu ondoren, Gobela ibaian isurtzen dituzte beren urak. Bolue erreka Martiartuko gunetik dator; Kukuiaga, aldiz, Sertutxa ingurutik (Berango) behera dator, eta Kukuiaga izeneko ingurua gurutzatzen du. Horrek guztiak osatzen du hoberen kontserbatutako natur guneetako bat, Berangorekin, Leioarekin eta Erandiorekin muga duena.
Bolueko hezegunea
Bolueko hezeguneak 12 hektarea ditu, gutxi gorabehera, eta Gobela ibaiaren, Bolue errekaren elkargunean dago, Berangoren mugan. Haltzadi eta sahasti motako ibar basoz inguratutako lezka azalera handiek osatzen dute. Hezegune horretan aldizka egiten diren mantentze lanei esker, ur librez betetako barruko hainbat putzutan bizitza dago. Haren balio ekologiko handia dela eta, EAEko Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialean sartuta dago, II. taldean.
Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara