Neguko Bidaia

Neguko Bidaia 15. zikloak musika estilo ugari dakartza: rocka, musika klasikoa, mariatxia, euskal folka edo jazz distiratsuena.

Neguko Bidaia 15. zikloak musika estilo ugari dakartza: rocka, musika klasikoa, mariatxia, euskal folka edo jazz distiratsuena. Neguko Bidaian ohikoa den bezala, emanaldiak amaitzean artistek bertaratutakoek egin nahi dituzten galderei erantzungo diete.

Informazioa

  • Andrés Isasi "Musika Eskolako auditorioa (Mercedes kalea, 6/Areeta)
  • Kontzertuen ordua: 19:30.
  • Sarrerak: 5€ (gaur egungo osasun egoera dela eta, besterik jakinarazi arte, sarrerak leihatilan erosiko dira ekitaldiaren egunean, 16:30etik aurrera).

Programa

Neguko bidaia

Harribitxi Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatzen duten duo musikala da.Bikote artistikoaren eskaintza eta ikusmira artistikoa musika tradizionalaren klabeetan oinarritutako sormen berriko obra musikalen konposizio eta interpretazioan oinarritzen da, modu berezi eta dinamikoan.Harribitxik txistulari duoaren formatoari etekinik handiena ateratzea du helburu, orkestra gizon antzera, beso eta hankak erabiliz, aldi berean txistua eta silbotea bezalako euskal musika tresna tradizionalak bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, glockenspiel, bongo guitarra eta mandolina bezalako musika tresna interesgarriak aldi berean uztartuz.

Egunotan txistulari bikotea ‘Deiadar’ diskoaren aurkezpen biran murgilduta dago [2022. Azaroa]. Zuzeneko emanaldietan ikuslegoak, Deiadar diskoa osatzen duten obren bitartez, Harribitxiren unibertso sonoroa ezagutzeko aukera izango du, musika tradizionalaren kutsua duten konposizio propioekin gozatuz, euskal kulturaren erroekin, historiarekin, kondairekin, beste kulturetako paisaia sonoroekin eta Iker zein Aitorren jatorri geografikoarekin konektatuko duen bidai musikal batean murgilduz.

Neguko bidaia

Ernesto Chuliá Ramiro tronpetistak kontzertu bat emango du Pía Rojas pianistarekin batera, eta bere disko berria aurkeztuko du.
Diskoak "Para ti, a mi madre Mari Carmen Ramiro" du izena eta hil osteko omenaldia da ama eta emazte izan zen emakume baten heriotzaren urteurrenean, Chuliá Ramiro familiaren ekoizpen artistiko guztiaren inspirazioa eta abiapuntua izan baitzen.

Gaztelaniazko "madre" eta "amor" hitzek jatorri etimologiko bera dute, eta euskarazko hitzak horiekin duen antza are poetikoagoa da, erabiltzen den terminoa "ama" baita.. Hori dela eta, kontzertuko musika ama guztientzako eta maitasunarentzako berarentzako omenaldi handi bat da.

Errepertorioan bere azken diskoko lan batzuk daude, eta, gainera, beste lan bat estreinatuko du, zeina tronpetistaren aita Salvador Chuliá konpositore ospetsuak Getxorentzat eta bereziki abagune honetarako idatzi baitu.

Trío Lumière

Angéline Danel, sopranoa, eta Rafael Climent, karinetista, BilbaoMusikan ezagutu zuten elkar. Ahots, klarinete eta piano hirukote batentzako idatzitako errepertorioan oinarritutako ganbara-musikako proiektu bat egiteko elkartzea erabaki zuten. Piano-jolea eta konpositorea den Iryna Alekseiychuk gonbidatu zuten, zeina Kievetik (Ukraina) Euskadira iritsi berria baitzen. Taldearen helburua lied musika-formaren bidez hirukote-errepertorioa aztertzea eta aberastea da, poesia eta musika bateratuz.

Errezitaldiaren barruan, Louis Spohr eta Giacomo Meyerbeer konpositoreek ahots, klarinete eta pianorako idatzitako obrak daude. Autoreek klasizismotik erromantizismo goiztiarrerako trantsizioa egiten dute Alemanian, Franz Schubert eta Robert Schumann lied erromantiko alemaniarraren erakusle nagusienetatik igaroz.

Neguko bidaia

Leioa Big Band 2007. urtearen amaiera aldera egungo zuzendariaren ekimenaz sortutako taldea da.

Taldea osatzen dute proiektuan interesa duten kontserbatorioetako ikasleek eta ikasle ohiek, musikari amateurrek, erdiprofesionalek eta profesionalek. Hori dela eta, taldean musikari gazte zein helduak daude, eta denek dute ezaugarri komun bat: musika modernoa maite dute.

Taldearen errepertorioa oso anitza da: Count Basie eta Duke Ellingtonen swing-a, New Orleanseko Groove, New Orleanseko second line delakoaren Groove, balada gozoak, Kubako Guaracha edo Montuno, funky estiloa edota pop-rock kantu ezagunen bat.

Kontzertu honetan estilo horietako lagin zabal bat eskainiko dute.

Taldea haize-atal batek (saxoak, tronboiak eta tronpetak), atal erritmiko batek (pianoa, gitarra, baxua, perkusioa), abeslari batek eta zuzendariak osatzen dute.

Urte hauetan taldeak leku askotan jo du. Bereziki aipagarriak dira honako hauek: Euskalduna Jauregia, Bilboko Justizia Jauregia, Kazetaritza Sariak (EITBren egoitza), Getxoko Nazioarteko Jazzaldia, Quintanilla de la Riberako Jazzaldia, Bilbao Distrito Jazz, eta ondoko areto hauek: Leioa Kultur Aretoa, Kalian, Arrasateko Amaia Antzokia, Amurrio Antzokia, La Haceria, Garabia, Barakaldo Antzokia, Hika Ateneo, Musika-Musica Nazioarteko Jaialdia, etab.

Horrez gain, Lindy Hop estiloko dantza taldeei swing musika jarri diete horretarako espezializatutako aretoetan eta kalean.

Doctor Deseo taldearen «Deseo, Cartografía Imposible» diskoan parte hartu dute.Zaila da bi hitzetan barne hartzea leku akustiko ausarta, soinu-bidaia handi eta bizia, oroipen koloretsuen paleta eta musika-ikerketa propioa. Zaila, baina ez ezinezkoa, bi hitz dira; substantiboa eta adjektiboa: “Trío Vivo” (Hirukote Bizia). Miquel Angel Cordero, baxuan; Joan Antoni Pich, biolontxeloan; eta Carlos Montfort, biolinean. Hamabi soka dardarka igurtzi, sakatu eta kolpekatzen direnean. Hiru musikari egurra durundiarazteko prest, instrumentuaren arima agertu arte.

Neguko bidaia

DAMON ROBINSON (San Bernardino, Kalifornia, AEB). Bost urte baino ez zituen piano-ikasketak hasi zituenean, eta handik gutxira gurasoen elizako gospel-kontzertuetan abesten hasi zen. Hamalau urterekin bere lehen abestiak konposatu zituen. Unibertsitatean zegoenean, World in Motion musikalaren munduko birako abeslari nagusi izendatu zuten.
Damon Robinsonek nazioko eta nazioarteko hainbat artista izan ditu lankide, besteak beste, The Yellowjackets, Presuntos Implicados, Alejandro Sanz, Antonio Orozco, Danza Invisible, Loquillo, Metro, Eskorzo, David de María, Jonah Smith eta Mike Stern.
Bere ahotsa soul musikaren maisu handien ildokoa da. Horri eta eszenatokian duen karismari esker Melted Klocks talde berriaren frontman paregabea da.

DANI TOMÁS, musikari bilbotar polifazetikoa. Melted Klocks taldearen gitarra-jotzailea, konpositorea eta liderra. Musikenen Jazz Gitarrako ikasketak egin zituen, eta Bilboko Kontserbatorioan Gitarra Klasikokoak. Horiek bukatutakoan, oraindik oso gazte, ibilbide arrakastatsua hasi zuen musika-talde garrantzitsuekin batera.
Munduan zehar bira egin zuen Kepa Junkerarekin, eta hiru disko grabatu zituen berarekin. Horietako batek, «K» izenekoak, Grammy latinoamerikar bat irabazi zuen 2004an.
2002tik aurrera parte hartu zuen Kepa Junkeraren, Souladosen, Vyro Projecten, Inunen eta Montanaren zenbait disko eta biratan. Saioko musikari gisa Vyro Project, Jorge Cánovas eta Inun taldeekin ere egin du lan .
Gaur egun, Melted Klocks taldearen liderra izateaz gain, Bilboko Montana izeneko indie taldeko kide da.

BLAS FERNÁNDEZ, bateria-jotzaile bilbotarra. Gure herrialdeko bateria-jotzailerik nagusienetako bat da. Musikaren munduan izan duen ibilbide luze eta bikainean aipagarria da Jazz-Fusion generoko Infussion taldeko kide izan zela. Talde horrekin lortu zituen Getxoko Nazioarteko Jazzaldiko, Donostiako Jazzaldiko eta Eivissako III. Jazz Erakustaldiko lehen sariak.
Nazioarteko birak grabatu eta egin ditu, besteak beste, Kepa Junkera, El Consorcio, Gontzal Mendibil, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Olatz Zugasti, Mauri Sanchis, Bill Evans eta Dean Brown bakarlariekin, .
Telebista-saioetako musikari egonkorra ere izan da, hala nola Rifi-Rafe, La Gran Evasión eta Algo pasa con López saioetan.
Melted Klocks taldearen bateria izateak bandari bere ezaugarri nagusi diren  sendotasuna, zehaztasuna eta trinkotasuna ematen dizio.

EKAIN ALZOLA Gernikako baxu-jotzailea. Jazzeko goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenen. Gaztea izan arren, zenbait taldetan jo du dagoeneko: Memoria de pez, Inun, Vyro Project eta Huntzan, besteak beste.
Egun, Gatibu taldeko baxu-jotzailea da, eta Blas Fernándezekin batera Melted Klocks talde berriaren oinarri erritmiko sendoa osatzen du.

OSKITZ GORROTXATEGI , tronpeta-jotzaile donostiarra. Musikenen tronpetako goi-mailako ikasketak bukatu ostean, ospea hartzen joan zen euskal musika-agertokian. Jazz bikoteak osatu ditu eta Meridian, Kilimak (euskal rumbaren aitzindaria) eta Ghost Number taldeetan parte hartu du.
Melted Klocks taldeko kide gisa, tronpeta jotzeko bere maisutasunak freskotasuna eta distira ematen dizkio bandari.

Neguko bidaia

Mariatxi soinuarekin mundua abesten hasten da!
Mexikoko musika tradizionala egiten duen talde hau Mexikoko Errepublikako hainbat tokitatik etorritako musikariek osatzen dute, eta lehenengoz arituko da Bizkaian.
Mariatxi honen esperientzia handien artean, Amerika eta Europako hainbat hiritan aritzea eta jende famatuarentzat kantatzea daude.
Konpositore eta interprete handi hauen lanek osatzen dute beren errepertorioa: José Alfredo Jiménez. Rubén Fuentes, Cuco  Sánchez,  Juán Gabriel, Vicente Fernández, Pedro Infante eta Jorge Negrete, besteak beste. Horien lanak joko dituzte Los Parranderos de Méxicokoek.
Ziur gaude ikusleek berriz abestuko dutela Cielito lindo, México lindo edota Volver Volver.
Nabarmendu behar da Mexikoko musika tradizionala Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial gisa aitortu zuela UNESCOk 1922an. Bada, horrek harrotasunez betetzen gaitu munduan horren onartua den musika mexikarra zabaltzen lan egiten dugun guztioi. Hain zuzen, horregatik maite du horrenbeste munduak Mexiko.
Ziur gaude guztion laguntzaz ekitaldi hau kontzertu handi bat izango dela.
Mariatxi soinuarekin mundua abesten hasten da! 

Musika eskola

Areeta

Mercedes Kalea, 6 - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 646 011
Email: aisasi@getxo.eus


Musika eskola

Algorta

Basagoiti Etorbidea, 77 - 48991 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 646 022
Email: aisasi@getxo.eus