Getxo Meeting
Getxo Meeting, erkidego ekitzaile zein enpresa-erkidegoarentzako hamabostaldiko topaketa.
Hamabostaldiroko topaketa Getxoko enpresa-komunitate ekintzailearentzat
#GetxoMEETING hamabostean behin egingo den topaketa da; bertan, udalerriko enpresa eta pertsona ekintzaileek ideiak parteka ditzakete eta elkar inspiratu. Antzeman da besteen esperientzietatik ikastea eta gai praktikoak partekatzea premia dela, bai dagoeneko finkatuta dauden enpresak dituzten pertsonengan, bai sortze-prozesuan daudenengan Zalantzak argitzea, ziurgabetasuna kudeatzea, informazio erabilgarria partekatzea, sareak eta kontaktu berriak sortzea… irtenbidea dira ekintzailetza-prozesuan ez isolatzeko.
Saio dinamizatuak dira, eta horietako bakoitzak konpartitzeko gai nagusi bat du. Horrela, denbora hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen da, baita bertaratutakoen itxaropenak eta beharrak betetzea ere.
Saioak bi ostegunetik behin egiten dira, 14:30etik 16:30era, Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, 48930, Getxo).
Doakoak dira, eta beharrezkoa da aldez aurretik Getxolanen izena ematea, 94 466 01 40 telefono-zenbakian edo getxopro@getxo.eus helbide elektronikoan.
Parte hartu ahal izateko, beren negozioa sortzeko prozesuan dauden pertsonen kasuan, interesdunek Getxon erroldaturik egon beharko dute edo beren negozioa bertan kokatzeko asmoa izan behar dute; dagoeneko sortutako enpresen kasuan, negozioak udalerrian kokatuta egon beharko du. Hala ere, saioetara etortzeko aukera ematen zaie Getxori profesionalki lotuta daudenei, ezinbestean udalerrian bizi edo lan egin behar izan barik. Helburua ekintzaileen ekosistema aberastea da eta dagoeneko sortuta dagoen komunitatearen aukerak areagotzea. Hori dela eta, udalerritik kanpoko 4 lagunek, gehienez ere, eman ahal izango dute izena.
Laburbilduz, GetxoMeeting ekintzailetzaren inguruan jakin-mina eta interesak dituzten pertsonek elkar ezagutzeko eta elkarrekin harremanetan jartzeko aukera da. Azken finean, arazoei eta irtenbideei buruz modu irekian eta egituratuan hitz egitea da, erraztutako saioen bitartez.
Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako proiektua
GetxoMEETINGen hurrengo saioak:
Getxo Meeting. Laburpenak:
- Urt. 11. Zure hurrengo urterako sakelako estrategia zehaztu ezazu
- Urt. 25. Planteatu zure sakelako plan komertziala 2024rako
- Ots. 22. Instagrameko zure profil profesionala berrikusiko dugu
- Mar. 7. Berrikusi zure LinkedIneko profila beste pertsona batzuen laguntzarekin. Aldatu behar da zerbait?
- Apir. 25. Horrela aktibatzen da zure kontaktu-sarea
- Maia. 23. Udari begira zure ekintza komertziaiak
- Eka. 6. Zure negozioa kostu handirik gabe sustatzeko ekintzak
- Eka. 20. Getxophoto saio berezia: Zehaztu berriro zure enpresa estrategia Art Thinking metodologiaren laguntzaz
- Ira. 12. Ideietatik errealitatera: Prestatu hiru hilabetean gauzatzeko ekintza-plan ba
- Ira. 26. Zabaldu zure kontaktu-sarea itsasora begira
- Urr. 24: Webguneak taldean berrikustea
- Aza. 7. Aholkuak saltzeko
- Aza. 21: Zabaldu zure zerbitzuak gehiago kobratzeko
- Aza. 29: Webgunea aldatzea planteatu duzu, baina...
- Aza. 16: Sare sozialetako zure argitalpenen egutegirako ideiak
- Urr. 19: Networking on baterako gakoak
- Eka. 15: Ideiak berriak lotzeko gaboak
- Eka. 1: Erabakiak hartu behar ditut!
- Mai. 18: Zure enpresaren ikuspegia 3 urterako eraikitzea
- Mai. 4: Netwalking: Harreman profesionalak egitea paseoan ibili bitartean posible da, nola egin badakizu.
- Mar. 30: Pentsamendu bisuala zure proiektuei forma emateko.
- Mar. 16: Beste enpresa batzuekin lan egin nahi duzu, baina ez dakizu nondik hasi?
- Mar. 2: Instagram eta LinkedIn sareetan diozuna benetan adierazi nahi duzuna al da?
- Ots. 2: Horrela, egiten da poltsikoko ekintza-plan bat 2023. urte honetarako.
- Urt. 19: Helburuak ezartzen ditu, 2023rako eta haratago.
- 2022 abenduak 15: 2022ko balantzea
- 2022 azaroak 3: Gakoak zure sustapen-ekitaldirako.
- 2022 urriak 20: Zure Webguneari heldu aurretik, hausnartu behar duzu.
- 2022 urriak 6: Dibertsifikatzea ala espezializatzea
- 2022 irailak 22: Joerak: orain zer gertatzen ari den aztertzea, etorkizunari aurrera hartzeko.
- 2022 ekainak 9: Erabakiak hartu nahi ditut
- 2022 maiatzak 12: Netwalking: Ideiak behar badituzu, ibiltzen hasi.
- 2022 apirilak 28: Enpresen erradiografia
- 2022_martxoak_31: Networking-a: Sektoreak Hibridatzen PDF
- 2022_martxoak_17: Saltzerakoan, entzuten ikasi eta dena ondo joango da PDF
- 2022_martxoak_3: Zure testuak hobetu, zure komunikazioa hobetu PDFarraibideak PDF
- 2022_otsailak_17: Buruan ideia zehatzak baldin badituzu, errazagoa da elkarlanean aritzea PDF
- 2022_otsailak_3: Zure helburu profesionalak 2022an ekintza-plan bihurtzeko sei ariketa PDF
- 2022_urtarrilak_20: Zure enpresaren helburuak zorroztu! PDF
Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus