2023/11/23
500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte aurten Udaleko Ekonomia Sustapena Sailak bultzatutako GetxoAktibaTU! programaren barruan egindako jardueretan. 60 ekitaldi baino gehiago izan dira, apiriletik urrira bitartean, eta udalerriko profesionalek, elkarteek eta negozioek antolatu dituzte.
Juanma González Mosquera Ekonomia, Sustapena-Getxolan zinegotzia, pozik agertu da lortutako emaitzekin. “Parte-hartzaileen kopurua oso pozgarria da, jarduera gehienetara joatea mugatua dela kontuan hartuta, negozioen barruan egiten baitira. Datu horrek erakusten du programa hasi dela berreskuratzen pandemia aurreko parte-hartzearen zifrak”, adierazi du.
GetxoAktibaTU! programa beste modu bat da udalerriko gertuko negozioetara hurbiltzeko eta bertako profesionalak ezagutzeko. Programa parte-hartzailea da eta aisialdiko espazioak sortzeko helburua du; bertan, hainbat formatutako proposamen askori esker, aukera dugu doan gozatu, ikasi eta sasoian jartzeko.
Zortzi urteko ibilbidean, GetxoAktibaTU!-k 12.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu programatutako 600 jardueratan baino gehiagotan. GetxoAktibatu!-ren komunitatearen presentzia gero eta handiagoa da, bai aurrez aurreko ekitaldietan, bai sare sozialetan. Instagram-en 18.000 argitalpenek baino gehiagok #Getxoaktibatu etiketa erabili dute (2023an 3.000 inguru izan dira).