2024/2/20
Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, Getxoko saltokiek berriro aterako dituzte beren produktuak kalera Izakinen Amaierako Merkatuko edizio berri batean.
Aurrekoetan bezala, ekimen honen helburua da tokiko merkataritza sustatzea eta erakustea merkataritza-sektoreak herritarrei eskaintzen dizkien produktu guztiak. Parte hartuko duten enpresek getxotarrei eta bisitariei askotariko produktuak eskainiko dizkiete oso prezio onean.
Parte hartzen duzuen establezimenduok formatu digitalean eskura dituzue Izakinen Amaierako Merkatuaren irudiaren egokitzapenak, zuen sare sozialetan ere zabal ditzazuen.