2024/4/17
Udalak 89.6240 euroko dirulaguntza eman die udalerriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako hiru elkarteri, Ekonomia Dinamizatzeko 2024 Laguntzen 1 eta 3 lerroei dagokiena. Laguntza horien helburua da laguntzea eta sustatzea Getxoko merkatarien eta ostalaritza-jatetxeen elkarteek ekonomia dinamizatzeko jarduerak egin ditzaten, bai eta beren erakundeetan asoziazionismo-maila handi dezaten ere.
• 1 ildoak 55.974 € eman ditu, ardatz komertzialak ikusarazteko, sustatzeko eta dinamizatzeko ekintzei laguntzera bideratutakoak hainbat motatako jarduerak eginez: Algortako Dendak elkarteak 17.124 € jasoko ditu “Tokiko merkataritza gure kaleetan” (desfile ibiltaria) eta “Algortako dendak euskararen alde” (Ibilaldiari lotutako proiektua) proiektuetarako; GetxoEnpresak 22.529 € jasoko ditu establezimendu parte-hartzaile bakoitzari bideo indibidualizatuak egiteko proiekturako, eta erakusleihoak dinamizatzeko beste proiektu baterako; eta Romo Bizirik elkarteak 16.320 € jasoko ditu “Auzoa koloreztatzen” ekimenerako (fatxada komertziala berreskuratzea grafiti bidez) eta “Romotik Mundura” ekimenerako (Romo eta Pinuetako saltokien eta enpresen tokiko azoka).
• 3 ildoak 33.650 € banatuko ditu elkartegintza mantendu eta sustatzera bideratuak: Algortako Dendak elkarteak 7.400 € jasoko ditu, GetxoEnpresak 20.650 € eta Romo Bizirik-ek 5.600 €.