2024/8/27
Zuri zuzendutako programa da baldin eta zure enpresa-jarduerari lotutako ekonomia zirkularrean, deskarbonizazioan eta klima-aldaketan sakondu nahi baduzu, eta araudiari, komunikazioari nahiz merkatuari dagokienez egongo diren aldaketek izango dituzten ondorioei buruz ikasi nahi baduzu.
Helburu nagusia da parte hartuko duten enpresei ekonomia zirkularrari eta klima-aldaketari buruzko prestakuntza ematea, aurreikusten diren aldaketak azaltzea eta lehiakortasuna sustatzeko erronkak nahiz lan-ildo posibleak zehaztea, betiere ingurumen-jasangarritasuna faktore bereizgarri gisa erabiliz. Horretarako, hiru lan-saio antolatu dira.
Datak
1. saioa – Ekonomia zirkularraren eta deskarbonizatuaren hastapenak eta gaur egungo testuingurua. Urriaren 9an. 14:30-16:30
2. saioa - Ekonomia zirkularra eta enpresarentzat dituen ondorioak. Urriaren 30ean. 14.30-16:30
3. saioa – Ibilbide-orri zirkularraren definizioa. Azaroaren 13an. 14.30-16:30
Tokia: Getxo Itsas Hub
Hiru tailer horiek inspirazio-iturri izango dira eta ekonomia zirkularrari nahiz klima-aldaketari buruz ikasteaz gain honako gai hauek jorratuko ditugu:
- Zure produktuen/zerbitzuen ingurumen-inpaktua neurtzea.
- Zure produktuak/zerbitzuak ekodiseinatzea.
- Gardentasunez eta era arduratsuan komunikatzea.
- Egon daitezkeen laguntza-programak identifikatzea.
Joateko interesa duzu? Sakatu hemen programa ikusteko
Plaza mugatuak, izena emateko hurrenkeraren arabera egingo dira izen-emateak. Izen-emateak.
Honako hauek lagundu dute diruz: Bizkaia Orekan Sakonduz programak, Jata-Ondo Uribe nahiz Bermeoaldeko Behargintza garapen-agentziek eta Getxoko Udala-Getxolanek.
Grunver Sostenibilidad enpresak eskainitako tailerrak