2024/9/11
Datorren asteartean, irailaren 17an, 09:30ean, Romo Kultur Etxeak Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia hartuko du, Euskadiko Sormen Esperientzien Sarea den Karraskanek antolatua. Getxoko Udalak 11.250 euroko dirulaguntza eman du ekintza horretarako, Sustapen Ekonomikoa Arloak, laguntzen deialdiaren 2. ildoaren barruan, udalerrian bertan sustatu beharreko esparru estrategikoetako profesionalen eta pertsonen elkarteei zuzendutako dinamizazio-ekintzak egiteko.
Change: egin jokoa! izenburupean, topaketa izango da finantzaketa-estrategiei eta agente anitzeko harremanei buruz hitz egiteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, “galderak, kezkak, esperientziak eta proposamenak jokoan jartzeko eguna izango da. Goiza burtsako sailean posizioak hartzeko, bingo bat jokatzeko eta arrain-enkante batean parte hartzeko. Eta arratsaldea negozio-bazkari baterako. Hori guztia, elkarlanean CHANGE sustatzen jarraitzeko”.