2024/9/18
Irailaren 25etik 28ra bitartean, Getxoko saltokiek beren produktuak aterako dituzte berriro kalera, Saldoen Merkatuaren edizio berri batean, hemendik aurrera Aukeren Merkatua izenez ezagutua. Edizio honetan, sektore ezberdinetako 53 saltokik hartuko dute parte, eta getxotarrei eta bisitariei askotariko produktuak eskainiko dizkiete, prezio merkeetan.
Udaleko Ekonomia Sustatzeko Arloak Getxoko tokiko merkataritza bultzatzeko eta sektoreak herritarrei eskain diezaiekeen produktu mota guztiak erakusteko antolatutako ekimenetako bat da Aukeren Merkatua: dekorazioa; kirol-artikuluak; liburu-denda; lentzeria, mertzeria eta bainugela; moda eta osagarriak; oinetakoak; opariak eta lurringintza.
Euria egiten badu, merkatua astelehenera, irailaren 30era eta urriaren 1era, luzatuko da.